Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean
2016(e)ko Azaroak 26Zorionak eta urte berri on 2017
2016(e)ko Abenduak 21Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Argazki Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2017ko egutegia diseinu berriarekin dator, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta eta memoriaren X. edizioan parte hartu zuten 24 irudirekin. Hilabete bakoitzeko bi argazki hautatu dira eta, besteak beste, lehiaketaren irabazleak ikus daitezke: lehen hiru sariak, “Danborrada” sari berezia eta “Gazteria” sari berezia.
Iñaki Goikoetxearen hitzetan, Alardearen komunikazio batzordearen arduraduna, “egutegiak Alardearen finantziazio iturri garrantzitsua dira; gainera, ilusio handia egiten du jendea egutegiaren edizio berriaren zain daudela jakiteak, baita irundar askoren mahaietan jartzen direla eta munduko txoko askotara iristen direla”.
1.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko 3 eurotan Irungo hainbat dendatan eros daitezke. Honako hau da zerrenda osoa:
– El Jardín taberna, San pedro kalea, 9 (Dunboa)
– Dalton taberna, María Juncal Labandibar kalea, 5 (Behobia)
– Amalen liburudenda, Bertsolari Uztapide kalea, 12 (Palmera-Montero)
– César Zuñiga ileapaindegia, Junkal kalea, 12
– Aldako liburudenda, Dunboa kalea, 6 (Dunboa)
– Bidasoa altzaiguria, Nafarroa Hiribidea, 9
– Amadeus musika etxea, Nafarroa Hiribidea, 5
– Manolo taberna, kale Nagusia, 13
– Geno mertzeria, Serapio Múgica kalea, 28 (Pío XII)
– Ongi Etorri taberna, Andrearriaga Ibilbidea, 1 (Bentas)
– Jaizkibel liburudena, Embajador P. de Arístegui kalea, 1 (Puiana)
– Aliprox Rafa supermerkatua, Geltoki taberna, 22 (San Migel)
– Gure Ametsa taberna, Colón Hiribidea 35