San Migel eta Olaberriaren zigilu pertsonalizatuak
2014(e)ko Ekainak 4“Alarde Gunea”-ren inaugurazioa (2014)
2014(e)ko Ekainak 14Gaur goizean kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman ditu Jesus Karitatearen Mirabe Komentura, kale Nagusian kokatua, datozen egunetan eguraldi ona egin dezan. San Martzial Alardeko tradizio bat da, urtero egiten dena kantinerek aukeratzen duten egunean.
Bertan komentuko serorek hartu dituzte, beraiekin hitz egiteko aukera izan dute, lekua ezagutu eta janaurreko bat hartu. “Oso tradizio polita da eta nahiz eta beti eguraldia ez gaituen errespetatu, ezin gara kexatu azken urteotan izan ditugun egun handietaz, eguzkia eta beroarekin, ia primeran”, adierazi du kantineren ordezkaria den Cristina Bereciartuak.