Zabaltza plaza eta Cipriano Larrañaga kaleko tabernak, aurtengo “Alarde Gunea”
2014(e)ko Apirilak 25Tradizioarekin betez (2014)
2014(e)ko Ekainak 14Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak San Migel eta Olaberria konpainietako zigilu pertsonalizatuak ezagutzera eman dituzte; zigilu horiek Amaia Kultur Zentroan ekainaren 12etik 15ra bitartean egingo den XVIII. Filatelia Erakusketan jarriko dira ikusgai. Zigiluak erakusketan bertan erosi ahal izango dira. Gero ere, Elkarte Filatelikoaren egoitza sozialean (Elkano kalea, 3-tarteko solairua) edo filatelicabidasoa@filatir.org helbide elektronikoaren bidez.
Aurkezpena
Irungo San Martzialeko Alardeak San Migel eta Olaberria konpainietako armarriak irudikatzen dituzten pertsonalizatutako beste bi zigilu ditu. 2010ean atera ziren Behobia eta Bentasko zigiluekin eta 2012an ateratako Meaka eta Bidasoakoekin bat egiten dute. Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak, bere ibilbide historikoari jarraituz, posta-zerbitzura, bi urtean behin, Alardearekin eta Irungo jaiekin lotutako zigilu eta posta-markak eskatzen jarraituko du.
Historia
Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak zigilu eta txanpon erakusketak antolatu izan ditu 70. urtearen amaieran sortu zenez geroztik. Erakusketa horiek urtero egin ohi dira: urte bikoitiak filateliari eskaini zaizkio (zigiluak, filatelia-aurrea, eta abar) eta bakoitiak numismatikari (txanponak, billeteak, eta abar). Filatelia erakustaldiekin bat etorriz eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen eskaerari kasu eginez, Posta-zerbitzuak urteotan zehar hainbat posta-marka atera ditu, horrelako ekitaldietan egin ohi den moduan, erakusketa bakoitzak irauten duen egunetan erabiltzeko.
Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeari eskaini dizkio hainbat eta hainbat posta-marka, horietako asko elkarteko kideek edo hemengo artistek diseinatuak:
1980: Kantinera 1996: San Martzialeko ereserkia
1981: Alardearen mendeurrena 1998: Zalditeriako Eskolta
1982: Jenerala 2000: Zalditeriako Kantinera
1984: Eskopetaria 2002: Banderaduna
1986: Artxeroak 2004: Turutaria
1988: Desfilea 2006: Baseliza
1990: Kanoiak 2006: Karabina eta danborra
1992: Danborrada 2008: Komandantea
1994: San Juanen ikuskaketa egiten
Posta-marka horietaz gain 2006an Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen, Herri Jaiei buruzko serie baten barruan. Zigilu horrek Gaspar Montes Iturriozek 1951eko jaiak iragartzeko egindako kartela erreproduzitzen du.
Jarraipena
2010ean Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak bi zigilu pertsonalizatu atera zituen, San Martzialeko Alardeko Infanteriako lehen bi konpainietako armarriak, Behobiakoa eta Bentaskoa, irudikatzen dituztenak. Hirugarren zigilu bat ere atera zuen, ermitaren dorrearen urtemuga ospatzeko.
San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak, ekimen honen jakinean, proiektu hau aurrera eramateko bere laguntza eskaintzen du, bai informazioaren aldetik, bai babesaren aldetik ere.
“Harrera-bikaina izan zuen ekimena eta bi urtetik behin Alardeko konpainietako bi zigilu berri ateratzea erabaki genuen. Gure zaletasun handia gure festarekin batzeko aukera dugu, ezin dugu gehiago eskatu. San Martzialeko Aginte Batzordetik beti sentitu gara babestuak eta mota honetako ekimenak aurrera eramaterakoan lasaitasuna ematen digu, badakigulako bere honespena daukagula eta egiten duguna gustokoa dela.”, dio Carlos Hernándezek, Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko presidentea.
2012an Meaka eta Bidasoako zigiluak atera ziren argitara, eta orain San Migel eta Olaberriakoak, Amaia Kultur Zentroan ekainaren 12etik 15ra bitartean egingo den XVIII. Filatelia Erakusketan ikusgai izango direnak.
San Martzialeko Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak dioenez “San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordetik gure festa Irundik kanpo ezagutzea laguntzen duen ekimen oro babesten dugu. Zentzu honetan, Bidasoako Filatelia eta Numiskatika Elkarteak egiten duen lana ordainezina da. Hasieratik proiektu hau gustatu egin zitzaigun eta gure partetik badakite gure esku dagoen guztia egingo dugula aurrera atera dadin”.
Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeko konpainietako zigiluak ateratzen jarraitzeko asmoa du datozen urteotan.