SAN MARTZIAL ALARDEKO AZKENEKO 125 URTEAK GOGORA EKARTZEKO ARGAZKI ERAKUSKETA
2021(e)ko Abenduak 3
2022. URTEKO SAN MARTZIAL ALARDEA MARTXAN
2022(e)ko Apirilak 1
SAN MARTZIAL ALARDEKO AZKENEKO 125 URTEAK GOGORA EKARTZEKO ARGAZKI ERAKUSKETA
2021(e)ko Abenduak 3
2022. URTEKO SAN MARTZIAL ALARDEA MARTXAN
2022(e)ko Apirilak 1

SAN MARTZIAL GUDUAREN 500. URTEURRENA OROITZEKO HAINBAT JARDUERA ANTOLATUKO DIRA, BOTOAREN GARRANTZIA ARDATZ GISA HARTUTA

Zenbait ekitaldi egingo dira, ikerketa-beka baten deialdiarekin hasiko delarik urtea

Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak hainbat jarduera antolatu dituzte 1522an izandako San Martzialgo Lehen Batailaren 500. urteurrena oroitu, eta honen ondorioz urtero berritzen den zinhitzari beharrezko balioa emateko. Paco Carrillo jeneralak, Alardearen Batzordearen presidentea den José Antonio Apalategui ‘Beltza’-k eta Lauren Etxepare Kultura Batzordeko kide eta aginte-turutatxo berri denak egingo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte gaur goizean, datak hurbildu ahala zehaztasun handiagoz garatuko diren arren.

Antolakuntzatik bertatik ekainaren hogeitamarrero berritzen den zinhitzaren garrantzira zuzendu nahi dira ekitaldi guztiak. Santuari egiten zaion esker ekitaldia da urte honen ardatza, eta presentzia handia izango du ekitaldi orotan

Urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Hainbat ekitaldi antolatu dira, beraien garapena batez ere urtearen lehen seihilabetean garatuko delarik:

  • 2018. urtetik garapenean dagoen dokumental bat argitaratuko da udaberri partean. Proiektu honetan hainbat elkarrizketa zein istorio ikusi ahal izango dira, 2019. urteko Alardeko irudiekin nahastuta. Amaia Kultur Zentruan estreinatuko da, eta bertan ikusteko aukera izango dute hurbildu nahi duten guztiek.
  • Ekainera begira, San Pedro eta San Martzial jaiak ate joka egongo direlarik, San Martzial mendia helmuga izango duen ibilaldia antolatuko da. Ibilbidean zehar eta ermitaren magalean orain dela 500 urte gertatutakoaz informatzeko hainbat ekintza egingo dira, eta San Martzial mendiko zelaietan adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatuko dira.
  • Azken urteotan ohikoa den moduan, azaro aldera Alardearekin zerikusia izango duen erakusketa bat antolatuko da, pasa den abenduan Oiasso museoan Alardearekin zerikusia zuten argazki historikoekin antolatu zenaren irudian, aurten gaia Zinhitza izango delarik.
  • Sare Sozialetan aldiz, hurrengo hilabeteetan gertaera historiko honen inguruko informazioa zabaltzen lagunduko duten hainbat elkarrizketa eta bideo zabaltzea aurreikusita dago, lehenengoa urtarrilaren batean zabaldu zelarik.

Aipatutako ekitaldi guzti hauek beraien aurkezpen propioa izango dute, eta bertan era zabalagoan azalduko dira bai helburu zein programak. COVID-19-a dela eta, momentuan erabili beharreko osasun neurriak errespetatuz antolatuko dira, noski.

Ikerketa-beka

Ekintzetan lehenengoa, Alardeko zein Agintarien Batzordearen babespean antolatuko den ikerketa bekaren lehenengo esleipena izango da. Beka honek San Martzial Alardearen inguruko ikerketak sustatzea du helburu, eta 2.000 eurotan baloratua dago.

Lana, bai euskeraz zein gazteleraz aurkeztu daiteke, eta Alardearen inguruko ezagutzan sakonduko duten argitaratu gabeko ikerketak izan behar dira. 30 urtetik beherako pertsonak aurkeztu daitezke soilik. Gaiaren esparrua egilearen esku egongo da, berau guztiz librea izan daitekelarik: historia, musika, hirigintza, arkitektura, antropologia, soziologia,…

Eskariak alardedeirun@gmail.com -era bidali behar dira 2022ko otsailaren 28a baina lehen, eta martxoaren 7an egingo da publikoa esleipena. Agintarien Batzordeak izendatutako epaimahaiak izango du proposamenen azterketaren ardura, eta bere esku egongo da esleitu gabe uztea.

PDF formatuan egingo den eskarian, hurrengo sailak garatu beharko dira:

  • Eskatzailearen datuak: izen abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, zuzenbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Bi orriko ikerketa proiektua: laburpena, erreferentzien aurrerapena…
  • Proiektua Gradu edo Master bukaerako lan bat bada, unibertsitatearen eta egiten ari den gradu edo masterraren izena.

Laguntza lortzen duen pertsonak, 2022. urteko urriaren 31an baina lehen bidali beharko du bere lana, eta Agintarien Batzordeak definituko duen toki eta unean bere lanaren azalpen publikoa egiteko konpromezua hartuko du, 2022. urtea bukatu baina lehen, lanaren argitarapen eskubideak Batzorde berari utzi beharko dizkiolarik.

Irakurri San Martzial Alardeko ikerketa-bekaren oinarriak

Logotipoa

Efemeride hau gogora ekartzeko, urtean zehar egingo diren publikazioetan ikusiko den logo berria sortu da. Logotipo hau Iban Vaquero irundar disenatzaile grafikoak egin du (www.ibanvaquero.com).

Irudiak, 500 urteurrena gorriz, txuri eta beltzez erakusten du, eta azken 5 mendeetan irungo herriak lotu duen kate apurtezina sinbolizatu nahi du, gure arbasoek utzitakoa etorkizunera proiektatuz. Zenbakiaz gain, “Botoa betetzen/Cumpliendo el voto” esaldia ikusi daiteke, San Martzial egunean zehar egiten diren ekitaldietatik esanguratsuenari beharrezko protagonismoa emanez, eta Alardeko zein Agintarien Batzordeko logoekin osatzen da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies