SAN MARTZIAL ALARDEARI BURUZ IKASTEN ONLINE JOKOEN BIDEZ
2021(e)ko Ekainak 26
SAN MARTZIAL GUDUAREN 500. URTEURRENA OROITZEKO HAINBAT JARDUERA ANTOLATUKO DIRA, BOTOAREN GARRANTZIA ARDATZ GISA HARTUTA
2022(e)ko Urtarrilak 26
SAN MARTZIAL ALARDEARI BURUZ IKASTEN ONLINE JOKOEN BIDEZ
2021(e)ko Ekainak 26
SAN MARTZIAL GUDUAREN 500. URTEURRENA OROITZEKO HAINBAT JARDUERA ANTOLATUKO DIRA, BOTOAREN GARRANTZIA ARDATZ GISA HARTUTA
2022(e)ko Urtarrilak 26

SAN MARTZIAL ALARDEKO AZKENEKO 125 URTEAK GOGORA EKARTZEKO ARGAZKI ERAKUSKETA

Oiasso museoan, abenduaren 2tik 18ra hainbat iturritik jasotako 24 argazki egongo dira ikusgai. Alardean zehar egon ohi diren hainbat argazkilarik utzitako argazkiz eta artxibo ezberdinetan dauden irudiez osatutako erakusketa da

Gaur arratsaldez ‘San Martzial Alardea: 125 urte argazkitan’ deituriko erakustetaren aurkezpena egin da Oiasso museoan. Bertan, osasun neurri zorrotzak direla eta, irekiera ekitaldia formatu txikian egin da, eta erakusketan parte hartu duten argazkilariek, antolakuntzako kideek eta Irungo alkatea den Jose Antonio Santanok soilik parte hartu dute. Erakusketa museoa eta taberna lotzen dituen pasabidean egongo da, abenduaren 18ra arte, sarrera libre delarik.

Ohitura denez, abenduan zehar Quique Escalante Oroimenezko Argazki Lehiaketan parte hartutako hainbat argazkiz osatutako erakusketa antolatzea zegokion arren, aurten pandemiaren ondorioz Alarderik ez egoterakoan, argazki historiko zein azkeneko urteetakoez osatutako erakusketa egitea hautatu da, gure San Martzial Alardeko historia gogora ekarriko duen gune bihurtzeko asmoarekin.

24 argazkiz osatutako erakusketa honetan, Alardean normalean argazkiak ateratzen dituzten hainbat argazkilari profesionalean irudiak aurkituko dira, hala nola: Lamia, Gover, Amanda Jándula, Estituxu Ortolaiz, Almajano, José Mari Castillo eta Martin Goiko. Hauekin nahastuta, Irungo Udal Artxibategian, Kutxatekan eta Agintarien Batzordeak duen artxiboko hainbat argazki ikusiko dira ere. Beraien argazkiak utzi dituzten guztiei beraien eskerrik beroenak eman nahi dizkiete bai antolakuntzak zein Agintarien Batzordeak.

Abenduaren 18ra arte, hauek izango ordutegiak:

  • Astelehenetik ostegunera: 10.00etatik 14.00ra eta 18.00tatik a 20.00tara
  • Ostiral eta larunbatak: 10.00etatik 14.00ra eta 16.00tatik a 20.00tara
  • Igandeetan: 10.00etatik 14.00ra

Covid-19a dela eta, muxukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da Oiasso museoan, pertsonen arte distantzia errespetatu beharko da eta gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran.

2021. urteko egutegia eta Eguberritako Loteria

Honetaz gain, Agintarien zein Alardearen batzordeak 2021. urteko egutegia kaleratuko du, azken urte hauetan ohitura duen moduan, eta erakusketan agertuko diren argazki batzuk erabiliz. Aurten berriz ere 24 argazki egongo dira egutegian, azkeneko urtean 12 irudi soilik erabili ondoren. Honetaz gain, mahai egutegietaz gain, pareterako formatua ere kaleratzea erabaki da, hilabeteko argazki bakarra erabiliz, erakusketan ikusgai daudenen artean.

Mahaiko 1000 egutegi daude 3 eurotan, eta pareteko formatuan 500, 6 eurotan. Oiasso museoan dagoen erakusketan bai hiriko hainbat dendetan erosi daitezke. Hau da zerrenda osoa:

  • Amalen liburutegia, Bertsolari Uztapide kalea, 12 (Palmera-Montero)
  • César Zuñiga Ileapaindeagia, Juncal kalea, 12
  • Bidasoa altzariak, Nafarroa hiribidea, 9
  • Aldako liburutegia, Dumboa kalea, 6
  • Geno mertzeria, Serapio Múgica kalea, 28 (Pío XII)
  • Alfredo & Olga janari denda, Junkal Labandibar kalea, 22 (Behobia)
  • Dalton taberna, Maria Juncal Labandibar kalea, 7 (Behobia)
  • Lacave, Behobiako Denda gunea, 24
  • Aguirre okindegia, Juncal kalea, 24 behea
  • Marisol janaridenda, Santiago kalea, 49 behea
  • El Bule taberna, Santiago kalea, 53 behea
  • Manolo taberna, Kale Nagusia, 13
  • Ongi Etorri taberna, Andrearriaga hiribidea, 1 (Bentas)
  • Bentasko estankoa, Andrearriaga hiribidea 1
  • Betiko Ogia okindegia, Luis de Uranzu kalea, 1 (San Miguel)
  • Patri Liburudenda Luis de Uranzu kalea, 11 (San Miguel)

Honetaz gain, Agintarien zein Alardearen Batzordeek Eguberritako Loteria salgai dagoela jakinarazi nahi dute, aurreko urteetan bezela. Hau konpainiako kideei erosi daiteke, eta ohiko denda eta lekuetan, zein Oiasso museoan dagoen erakusketan aurkituko daiteke. 5 euroko loteria da, 2 zenbakira jokatzen delarik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies