IÑIGO ALZUGARAYK XVI. QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA IRABAZI DU, ALARDERIK GABEKO EDIZIOAN
2020(e)ko Abenduak 3
SAN MARTZIALEN EGINGO DEN ZINHITZAREN BERRESTEA IZANGO DA ALARDERIK GABEKO BESTE URTE BATEN EKITALDI NAGUSIA
2021(e)ko Ekainak 22
IÑIGO ALZUGARAYK XVI. QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA IRABAZI DU, ALARDERIK GABEKO EDIZIOAN
2020(e)ko Abenduak 3
SAN MARTZIALEN EGINGO DEN ZINHITZAREN BERRESTEA IZANGO DA ALARDERIK GABEKO BESTE URTE BATEN EKITALDI NAGUSIA
2021(e)ko Ekainak 22

SAN MARTZIAL ALARDEKO AGINTARIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA

  1. urteko maiatzaren 4an egindako bileran, Agintarien Batzordeak Alardea bertan behera uzteko erabakia hartu zuen. Jakina eta koherentea izan arren, gogorra izan den erabakia.

Bigarren aldiz, oso giro goibelean baina erantzukizun sentimendu handiz hartutako erabakia izan da, pandemiak gizartean sortutako egoera larriaren aurrean arduraz jokatzea beste aukerarik ez dagoenaren jakitun. Zailtasun garai hauetan, Agintarien Batzordeak bere elkartasuna adierazi nahi die pandemiak eragindako pertsona guztiei, batez ere, hurbilekoak galdu dituzten irundar guztiei. Krisi hau lehen bait lehen gainditzeko lanean dabiltzan guztien lana aitortu eta zor zaien errespetuz, gogora ekarri nahi ditu ere, bide batez.

Iazko Alardearen ondoren, aurtengo Alarderako Covid-19ak sortutako pandemia gaindituta egongo zenaren ustea bazegoen. Hori dela eta, 2021. urteko Alardea antolatzeak behar zituen epeen barruan, Agintarien Batzordeak lanari ekin zion, baina azkenean, ekainaren 30ean Irungo kaleak beteko zituen desfilea egiteko baldintza legal eta sanitarioak bete ez dira beteko.

Hau dela eta, Agintarien Batzordeak hurrengo erabakiak hartu ditu:

  • urtean ez da San Martzial Alarderik antolatuko, ez Alardearen beste ekitaldi osagarririk ere, hala nola, kantinera aukeraketa, Alardealdia, saio edo arma ikuskatzeak.
  • urtearen moduan, San Martzial mendian, ekainaren 30ean Irungo Herriaren Alardearen izenean ekitaldi bat antolatzeko baimen eta kudeaketa guztiak aurrera eramango ditu, arbasoei emandako zin-hitza betetzeko asmoarekin
  • urtean egin zenari jarraiki, ekitaldi birtual osagarriak antolatzeko lan egingo da, bai web gunearen bai sare sozialen bitartez, #BesteEkainEzberdina bizitzeko asmoarekin.

Aurten ere, Agintarien Batzordetik, gizarteari arduratsu jokatzeko eskaria luzatze zaio, 2020. urtean gertatu zen moduan, agintariek ezarritako neurrien aurka doazen ekitaldirik egon ez dadin.

Historian zehar, Alardea behin baino gehiagotan egon da mehatxaturik, bai guduengatik, bai guduen ondoren etortzen ziren krisi garaiek ezarritako baldintzengatik, bai giro politiko aldrebesetan bere esanahia ulertzen ez zutenek boikoteatu eta manipulatu nahi izan zutelako. Gaur egun ere, maniobra politiko zein judizialak medio, Irunen Alardea antolatzen den eran antolatzearen aurka jotzen duenik badago. Beraien iritzi eta ikuspuntua milaka herritarrei inposatu nahi dieten pertsona, alderdi politiko eta erakundeak, herritarrek diotenari muzin eginez, beraien iritziarekiko inolako errespeturik erakutsi gabe. Herritar hauek San Martzial eguna beste era batera bizi dutenei bai erakusten dieten errespetua.

“Izan zirelako gara, eta garelako izango dira”. Mende luzez ekitaldi honi jarraipena emateko sakrifikatu ziren guztiak gogoratuz, giroa beltz eta zerua lainotsu zegoenean altxor hau zaintzeko lehenengo lerroan zeudenak, herriaren lana bildu eta batez ere, honen babesarekin aurrera egin zutenak gogoratuz, era berean eta babes berdinarekin, Agintarien Batzordeak 2022. urtean kaleak inoiz ez bezalako indarrez eta alaitasunez beteko dituen Alardea egiteko eta San Martzial guduaren 500. urteurrena ospatzeko konpromezua hartzen du.

GORA IRUN, GORA SAN MARTZIAL!

(Argazkia: Marina Aguinagalde)

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies