ALARDEAREN MUSIKEN PARTITURA GUZTIAK HIRITARRENTZAT ESKURAGARRI
2020(e)ko Martzoak 30SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2020(e)ko Maiatzaak 15Alarma Egoera eta COVID-19aren (koronabirusa) kontra hartzen ari diren neurriak direla eta, San Martzial Alardearen Buruzagien batzordeak 2020ko apirilaren 15ean telematikoki egindako ez-ohiko bileran erabaki hauek hartu ditu:
- Alardea egiteko planteatzen den data bakarra ekainaren 30a da, eta egun horretan ezin bada egin osasun agintariek horrela adierazten dutelako, ez da beste egun batean burutuko. Gainera, lan egingo da San Martzial mendian Botoaren Berritzea egin ahal izateko.
- Konpainia eta partaidetza murriztutako unitateen batzordeak, kantineren aukeraketak eta data hauetan egiten diren beste ohiko bileren epeak atzeratuko dira, egoeraren bilakaeraren zain.
- Buruzagien Batzorde honek maiztasunarekin bilerak egiten jarraituko du, telematikoki edo aurrez-aurre egoerak uzten badu, osasun agintariek hartzen dituzten neurrien balorazioa eta jarraipena egiteko.
- Alardearen antolakuntza prest egongo da hau aurrera eramateko eta horrela uzten badute osasun agintariak hartzen dituzten erabakiek.
Era berean, Buruzagien Batzordeak bere elkartasun guztia erakutsi nahi die krisi hau gehien jasaten ari direnei, baita galera pertsonalak izan dituztenei ere. Eta lan egiten ari diren lagun guztiei krisia ahal bezain laster igarotzeko bere errespetua eta adeitasuna erakutsi nahi die
Orain garrantzitsuena etxean geratzea da, eta zalantzazko une hauetan, inoiz baino ozenki eta indartsuago, esan dezakegu:
GORA IRUN, GORA SAN MARCIAL!