Calle mayor de Irún
KALE NAGUSIKO BOST TABERNA IZANGO DIRA ALARDEKO TABERNAK
2018(e)ko Maiatzaak 3
ALARDEALDIAK 20 URTE BETETZEN DITU
2018(e)ko Maiatzaak 11
Calle mayor de Irún
KALE NAGUSIKO BOST TABERNA IZANGO DIRA ALARDEKO TABERNAK
2018(e)ko Maiatzaak 3
ALARDEALDIAK 20 URTE BETETZEN DITU
2018(e)ko Maiatzaak 11

SAN MARTZIAL ALARDEAK WEBGUNE BERRIA AURKEZTEN DU

Maiatzaren 4tik aurrera, www.irungoalardea.com berritzen da Alardearen informazio guztiarekin eta diseinu berritzaile eta erakargarriarekin

Webgunea konpainia eta unitate guztien eskutik garatu da eta denborarekin osatuko den proiektuaren abiapuntua izan nahi du

San Martzial Alardeak webgune berria dauka, atari berri honetan aurreko webgunean ematen zen informazioa osatzen eta ordenatzen da eta diseinu askoz modernoagoarekin zabalpena ematen zaio. Gaurtik aurrera, www.irungoalardea.com-ek gure Alardearekin lotura duen informazioa jakin nahi duten pertsona guztientzat bilgunea izan nahi du eta sortzen diren azken albisteekin etengabe eguneratua egongo da.

Komunikazio lan taldearen arduradunak, Iñaki Goikoetxeak, azaldu du zenbait hilabete eman dituztela “webgune berria prestatzen eta ahal izan den osatuena egiten” saiatu direla, “Alardean parte hartzen duten konpainia eta unitateekin batera”. Iban Vaquerok eta Miguel Marfullek webgune berria modu boluntarioan garatu dute Alardearen komunikazio lan taldearekin batera, bi bertsioetan aurkezten da (gaztelaniaz eta euskaraz) eta denborarekin borobilduko den abiapuntu izateko asmoa dauka: “Argi dugu bertan dagoen informazio osatu daitekeela eta egongo direla zuzendu behar diren xehetasunak, horregatik webgunean sartzen diren pertsona guztiei euren ekarpenak egitera gonbitea luzatzen diegu, hobetzen jarraitzeko”, zehaztu du Goikoetxeak.

Beltza, zuria eta gorria nagusi dira webgunean, eta atal nagusi hauek ditu:

  • Home edo orri nagusia: webgunean ongi etorria ematen duen lehen pantaila oso bisuala da eta gure Alardearen irudiak erakusten ditu. Informazioari dagokionez, gai nagusiekin hainbat lauki ikus daiteke, azken albisteak, agenda eta laster bidaltzen hasiko den newsletter edo albiste buletinean izena emateko aukera; gainera, beste atal batzuk ere badaude prentsa akreditazioak eskatzeko, eskerrak emateko eta sare sozialen estekekin.
  • Alardea: sail honetan Alardea nolakoa den azaltzen da, besteak beste, atal hauekin: historia, Agintarien Batzordea eta Alardearen Batzordea, kantinerak, Ordenantza, Remington eskopeta, Botoa edo Konpainiak. Azken honen gainean, azpimarratu behar da konpainia bakoitzeko berritua dagoen profil bat sortu dela, konpainiaren informazioarekin eta azken kantinera eta mandoen argazkiekin, baita webgunea eta sare sozialetako estekekin ere, baliabide hauek erabiltzen dituztenean.
  • Berriak: atal honetan igo diren azken albisteak biltzen dira, kronologikoki ordenatuta.
  • Alardea kulturarekin: Alardea eta kultura elkartzen dituzten ekintzak azaltzen dira, Alardealdia, Lastargidunak edota Quique Escalante Memoriala.
  • Multimedia: atal honetan nagusiki ekainaren 30a laburbiltzen duten argazki galeria batzuk erakusten dira eta Alardearekin lotura duten beste jarduerenak.

Webgune berri honekin San Martzial Alardeak komunikazio modernoaren aldeko apustua egiten darrai, iaz abian jarri ziren sare sozialei elementu berri bat gehituz. Facebook, Twitter eta Instagram orriek @IrungoAlardea izenarekin eta Youtube kanalak jarraitzaile kopuru mordoa dute 2017ko martxoan sortu zirenetik eta hemendik aurrera lotura zuzena izango dute webgunean argitaratzen diren edukiekin.

Hurrengo asteetan komunikazio hurbilagoa egiten jarraitzeko xedearekin beste ekimenaren bat aurkeztuko da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies