PACO CARRILLO, BERRIRO ERE ALARDEKO JENERALA
2019(e)ko Maiatzaak 2BELASKOENEA KONPAINIAK WEB ORRIA ESTREINATZEN DU
2019(e)ko Maiatzaak 17Ekainaren erdialdera ohiko inaugurazio ekitaldia burutuko da kantinera eta agintariekin
San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak aurtengo Alardearen tabernak Basque Corner, Ekialde, El Muro, Mari, Manolo eta Sargia tabernak izango direla ezagutzera eman nahi du. Sei taberna hauek kale Nagusian, Legian eta Foruen karrika kokatzen dira.
Ekainaren erdialdera inaugurazio ekitaldia burutuko da, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin.
“Kantinerak aukeratzen ari gara, eta pixkanaka jaietako giroan sartzen ari gara. Ezin ditugu ahaztu Alardearen tabernak, eta aurten poztasuna da guretzat sei taberna elkartu izana”, adierazi du Alardeko Jenerala den Paco Carrillok.