Remington, arma historikoa.

Gure Alardea Armen Alardea da eta, beraz, herritar armatuaren figurak garrantzi eta protagonismo berezia hartzen du, oroitzapenaren funtsezko elementuetako bat baita.

Remington Hondarribiko eta Irungo Alardeetarako homologatutako eta berariaz fabrikatutako arma da. Ez da arma-lizentziarik behar; hala ere, behar bezala inskribatuta egon behar du, eta horregatik eskatzen dira datu pertsonalak.

Remington fusila oso erraza da erabiltzeko eta mantentzeko. Gure Alardearen deskarga egokiak egiteko aukera ematen digu, eta, gainera, alternatiba moldakorra eta ekonomikoa da, Alardean ehiza-eskopeten erabilera ordezteko erronka garrantzitsuari aurre egiteko aukera emango diguna.

Nola lor dezakezu zurea? Erraza eta azkarra da. Jarri harremanetan zure konpainiako kapitainarekin eta Remington eskopeta erosi ahal izango duzu. Gure stocka mugatua denez, presaka ibili beharko duzu ekainaren 30ean desfilatzeko aukera bermatzeko.

Harremana

Informazio gehiago izateko edo Remington bat eskuratzeko, konpainia bakoitzeko kapitainarekin harremanetan jarri edo alardedeirun@gmail.com helbidera email bat idatzi besterik ez da egin behar.