TRADIZIOAREKIN BETEZ
2019(e)ko Ekainak 10“FUEGO” IRUDIA, FESTEN PROGRAMAREN AZALA
2019(e)ko Ekainak 11Ekainaren 11tik, asteartea, 14ra arte, ostirala, Laboral Kutxan konpainiaren historia islatzen duen erakusketa ikusgai egongo da
Real Union Konpainiak bere mendeurrena ospatzen dago. 1919an osatu zen konpainia hau eta horregatik aurten hainbat ekitaldi antolatu ditu bere lehenengo mendeurrena goraipatzeko. Lehenengoa argazki erakusketa bat da, “100 años de historia de la Compañía Real Unión” deiturikoa, non konpainian gauzatutako guztiaren errepaso bat egingo da. Gainera, datuak eta argazkiak
duten panelak eta beira-arasak, partaideen argazki mosaikoak, anekdotak eta kantineren jantziak jarriko dira, besteak beste.
Erakusketa ekainaren 11tik, asteartea, 14ra arte, ostirala, bisitatu daiteke, Laboral Kutxako erakusketa aretoan (Kolon Pasealekua, 13 behealdean). Bertako ordutegian, 18:00tik 21:00ak arte, irekita egongo da, aipatutako egunen artean.
Itxiera eta ekitaldi gehiago
Ekainaren 15ean, 12:45tan, erakusketaren itxiera izango da, non bertaratutakoek Anaka Kofradiako txistulari eta danborren banda lagun izango dute. Ekitaldira gerturatuko direnentzat lunch bat eskainiko dute. Lehenago, 11:30tan, Sagrada Familiako elizan, hildakoen omenezko meza burutuko da. Ondoren mendeurreneko bandera eta banderatxoa bedeinkatuko dira. Ensantxe enparantzara hurbilduko dira mendeurreneko banderaren igoera egiteko Disco tabernaren goialdeko 3. pisuan, lehen aipatutako bandarekin batera, festen amaiera arte bertan utziz.
14:00tan, Irungo Atsegina elkartean, Real Union Konpainiako bazkide eta kantineren arteko bazkaria ospatuko da. Geroago, Anaka Kofradiako txistulari eta danborren bandarekin batera, bertaratutakoek Ensantxe enparantzara hurbilduko dira. Bertan eta Cipriano Larrañaga kalean bandak musika giroa jarriko du. Eguna bukatzeko, 20:00tan Ensantxe enparantzako kioskoan, “Calle Beat” Tonino Bandaren kontzertua.
Logo berezia
Iban Vaquero diseinatzaileak logo bat egin du Real Union Konpainiaren 100 urteak ospatzeko. Gainera, konpainiaren sare sozialetan kapitain, agintari eta kantinera guztien errepaso bat egin da.