ALARDERIK GABEKO URTE BATI EGOKITURIKO ONLINE PROGRAMA
2020(e)ko Ekainak 19AGINTARIEN BATZORDEAK EKITALDI SINBOLIKO BAT EGINGO DU EKAINAREN 30EAN SAN MARTZIAL MENDIAN
2020(e)ko Ekainak 27Lehiaketaren XIV. edizioak bere izaera mantentzen du eta erakutsi nahi da nola bizi den historikoa izango den aurtengo ekainaren 30a
Lehen hiru sariak emango dira, baita gazte saria ere, eta argazkilari profesionalentzat sari berria sortzen da
Danborradak eta Alardeko Agintarien Batzordeak, Irungo Argazkilari Elkartearen aholkularitza teknikoarekin, XIV. “Quique Escalante Memoriala” Argazki Lehiaketa aurkeztu dute gaur goizean. Oso berezia izango den edizioa eta nahiz eta aurten Alarderik ez egon mantendu nahi izan den lehiaketarena.
“Ekainak 30, Alarderik gabeko San Martzial Eguna Irunen” lemapean antolakuntzatik aurtengo ekainaren 30 historikoa nola biziko den erakusten duten irudiak jaso nahi dira, oso ezberdinak izango diren argazkiekin: hutsik egongo den ibilbidearen argazkiak, apaindutako balkoiak… azken finean, jendeak gure eguna modu ezberdinean nola bizi izan duen. Aipatu behar da ez direla aintzakotzat hartuko ezta baloratuko ere osasun agintariek zehazten dituzten neurriak betetzen ez dituzten argazkiak.
Oro har, oinarriak aurreko urteekin alderatuz oso antzekoak dira, aldaketa txiki batzuekin: autore bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahalko ditu, Danborrada sara kentzen da eta argazkilari profesionalentzat sari berezi bat sortzen da, azken hauek normalean ezin dute parte hartu Alardea jarraitzeko akreditazioa dutelako.
Horrez gain, argazkiak jaso eta irabazleak aukeratu ondoren, urtero moduan, irabazle eta aukeratutakoekin erakusketa bat egingo da eta 2021eko mahaiko egutegi bat sortuko da.
Hauek dira lehiaketaren oinarriak Alardearen webgunean ere kontsultatu daitezkeenak: www.irungoalardea.com
LEHIAKETAREN OINARRIAK:
MODALITATEA: Montatu gabeko paperean egindako argazkiak, edozein teknika erabili daitekelarik. (Argazkiarekin batera argazkia formatu digitalean aurkeztu beharko da, CD batean).
FORMATUA: Alderik txikienak 15 cm izan beharko ditu gutxienez eta handienak 40 gehienez.
ARGAZKI KANTITEA: Egile bakoitzak 5 argazki aurkeztu ditzake gehienez.
IZENDAPENA: Argazki bakoitzaren atzealdean, argazkiaren titulua, datu pertsonalak eta egilearen telefono zenbakia jarriko dira.
– “Gazteria” sarirako lehiatu nahi duenak adina ere jarri beharko du.
– Argazkilari profesionalen sarian parte hartu nahi duenak “P” bat markatu beharko du.
AURKEZPEN EPEA: 2020ko uztailaren 30eko 20:00ak arte.
ARGAZKIEN ENTREGATZEA: Amalen liburutegia (Bertsolari Uztapide, 12) eta Geno (Serapio Mugica, 28). 503 posta kutxatilan ere (XIV Memorial Quique Escalante Argazki Memoriala gutunazalean jarri hau erabiliz gero).
EPAIMAHAIA: Irizpide zabaleko pertsonek osatua. Bere erabakiak apelaezinak dira.
SARI BANAKETA: Tokia, eguna eta ordua garaiz eta behar den moduan esango dira. Erakusketaren irekierarekin batera egingo da.
SARIAK (Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso dezake):
- 1º SARIA: Diploma edo trofeoa, 300 euro eta 2021eko programaren azala.
- 2. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 200 euro + 2021eko programan agertzea.
- 3. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 100 euro + 2021eko programan agertzea.
- “GAZTERIA” SARI BEREZIA: Oparia edo trofeoa + 2021eko programan agertzea.
- ARGAZKILARI PROFESIONALEN SARI BEREZIA: Diploma edo trofeoa eta 200 euro + 2021eko programan agertzea.
ARGAZKIEN ITZULPENA ETA ESKUBIDEAK: Argazki sarituak antolakuntzaren esku geratuko dira. Halaber, argazkien aukeraketa bat egingo da 2021eko Herriko Alardearen programan argazki sarituekin batera agertzeko. Edozein kasutan, egilearen izena aipatuko da, betiere argitarapenak irabazi-asmorik gabe erabiliko dira. Soilik expreski eskatzen diren aukeratutako baina saritu gabeko argazkiak itzuliko dira, erakusketa bukatu eta berehala. Eskatzen ez direnak, Alardeko Agintarien Batzordearen esku uzten direla ulertzen da.
Edozein zalantza antolakuntzak argituko du, bere erabakia apelaezina delarik.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpen osoa dakar berarekin.