ALARDEALDIA EKAINEAN HELDUKO DENAREN ATARIKO BEZALA
2019(e)ko Maiatzaak 2SAN JUAN INGURUKO SEI TABERNA IZANGO DIRA ALARDEAREN TABERNAK
2019(e)ko Maiatzaak 8Aurten aukeratutako kolorea San Martzialeko jaka eta espartinen zintaren kolore beltza izan da
Gaur arratsaldean Alardeko Jeneralaren berronespea egin da, Irungo Kasinoan burututako ekitaldi xume batean.
Kapitain eta unitate buruak 20:00etan bildu dira Alardeko Jeneralaren berronespen deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Paco Carrillo jauna deitu da Kasinora, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, kapitain eta unitate buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):
“Hoy, dos de Mayo del año dos mil diecinueve, en Irún, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración, de la elección que realizaron el trece de Octubre del año dos mil quince, en este simbólico acto ratifican en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:
D. Paco Carrillo Etxeberria
Y para que así conste, le hacen entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Gonzalo Fernández de Casadevante.
El Secretario”
Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Kolore bakoitzak honako esanahia du:
Gorria: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapia
Beltza: San Martzialeko jaka eta espartinen zinta
Zuria: San Martzialeko galtzak eta espartinak
Belus beltza: kantineraren gerruntzea
Aurten aukeratutako kolorea San Martzialeko jaka eta espartinen kolore beltza izan da. Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena. Gaurkoa berriki aukeratutako hiru kapitainentzat lehenengo Jeneralaren berronespen ekitaldia izan da: Javier Garcia Nieto (Olaberria), Mikel Urtizberea (Anaka) eta Luis Mari Alustiza (Santiago).