Kantinerek Alardearen Batzordean duten ordezkari berria azaroaren 26an aukeratuko dute
2016(e)ko Urriak 28
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna
2016(e)ko Azaroak 23
Kantinerek Alardearen Batzordean duten ordezkari berria azaroaren 26an aukeratuko dute
2016(e)ko Urriak 28
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna
2016(e)ko Azaroak 23

600 LAGUN BAINO GEHIAGO

Guztira 613 pertsonek “Quique Escalante X. Memoriala” argazki lehiaketaren erakusketa bisitatu dute, urriaren 18tik 30era bitartean Kolon Ibilbideko Laboral Kutxaren aretoan irekita egon dena.

Sonia Zubeldia Fernández eta Descanso izeneko bere argazkia izan ziren “Quique Escalante X. Memoriala” irabazi zutenak. Argazki hori izango da Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak 2017an argitaratuko duten jai-egitarauaren azala. Bigarren saria Mikel Prado Ramos eta Al galope izeneko bere argazkiarentzat izan zen; eta hirugarren saria Yolanda Domínguez García eta Humo y pólvora deituriko bere argazkiarentzat. Junkal Susperregui Gamboaren Al compás tamborrada argazkiarentzat izan zen “Danborrada” sari berezia eta Jagoba Sansiñena Emazabelek lortu zuen “Gazteria” sari berezia Madrugón izeneko bere argazkiari esker.

 

 Guztira, 41 egileren 126 argazki aurkeztu ziren eta 75 egon dira ikusgai. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Mikel Salaverría Olaizola (AFIko presidenteordea) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu zuten epaimahaia.

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies