KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Apirilak 15
BENTASEK WEB ORRIA ESTREINATU DU
2018(e)ko Apirilak 15
KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Apirilak 15
BENTASEK WEB ORRIA ESTREINATU DU
2018(e)ko Apirilak 15

MAIATZAREN 28ko HERRI BAZKARIRAKO TIKETAK SALGAI ORAINDIK

Helduentzako menua 20 euroko prezioa mantentzen du eta haurrentzako menua (14 urteraino) 10 eurokoa da

Tiketak herriko 11 establezimendu eta dendetan daude salgai

Maiatzaren 28ko Alardealdiaren herri bazkarirako  tiketak salgai daude. Helduentzako menua ez ezik, prezioa mantendu eta 20 eurotan salgai egongo dena, haurrentzako menua ere jarriko da (14 urtetaraino), 10 eurotan. “Bidelagun” pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen haurren artean iPod bat zozketatuko da. Aurten, Atalaia jatetxean lau pertsonentzako bazkari bat ere zozketatuko da.

Bazkarian parte hartzeko tiketak toki hauetan daude salgai:

BAR SARGIA (León Iruretagoiena kalea, 1)

BAR MANOLO (Kale Nagusia, 13)

MERCERÍA GENO (Serapio Múgica kalea, 28)

MUEBLES BIDASOA (Nafarroa Hiribidea, 9)

CERRAJERÍA IRÚN (Hondarribia kalea, 3-Behea)

PAPELERÍA JAIZKIBEL (Pedro Aristegi Embajadorea kalea, 1)

PAPELERÍA AMALEN (Bertsolari Uztapide kalea, 12)

TABERNA ONGI-ETORRI (Andrearriaga Ibilbidea, 1)

BAR IRUNGO ATSEGIÑA (San Martzial kalea, 9)

BAR EGUZKI (Cipriano Larrañaga kalea, 4-6)

BAR BIRIBIL (Uztapide Bertsolaria kalea, 12-Behea)

Bazkaria Ficoban izango da 14:30etik aurrera eta Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17:00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin, zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin eta zezen mekanikoan ibiltzeko aukerarekin ere. Gainera, aurten, izotzarekin gidatzerakoan nabaritzen den sentsazioarekin, minimoto erakusketa batekin eta txikienentzako pedalez ibiltzen diren karts-ekin gozatzeko aukera izango dugu. 17:15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da. 18:00etan txokolatada egongo da eta 19:00etan pizza eta gozokiak banatuko dira.

Giroa alaitu eta San Juan plaza ingurutik herri bazkarira joan ez baina erakustazokara hurbildu nahi direnak mugitzeko 16:45etan kalejira bat aterako da San Juan plazatik, txaranga, dantza talde eta erraldoi eta buruhandiekin, festa giroan Ficobara jeitsiz. Txu-txu trenak San Juan eta Ficoba lotuko ditu doan arratsalde osoan zehar, 17:00etatik aurrera, irteera garai bateko Bixeratik abiatuta. Gogoratu behar da ere Ficobako aparkalekua doakoa dela 8:00etatik 22:00etara.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies