1817ko ERREGE AGINDUAREN ETA ARTILLERIAREN ERAKUSKETAREN IREKIERA
2018(e)ko Apirilak 14
LASTARGINEN EKITALDIA BERRIRO ERE GOGORA EKARRIKO DUTE EMAKUME ETA UMEEK
2018(e)ko Apirilak 14
1817ko ERREGE AGINDUAREN ETA ARTILLERIAREN ERAKUSKETAREN IREKIERA
2018(e)ko Apirilak 14
LASTARGINEN EKITALDIA BERRIRO ERE GOGORA EKARRIKO DUTE EMAKUME ETA UMEEK
2018(e)ko Apirilak 14

MAIATZAREN 28an OSPATUKO DA ALARDEALDIA

Gazte-Landetxa taldeko kideek moztuko dute aurten irteerako xingola, egun osoan zehar antolatzen dituzten jarduerengatik, batez ere gaztetxoei zuzenduta

Zezen mekanikoa, izotzarekin gidatzerakoan nabaritzen den sentsazioa, minimoto erakusketa eta pedalez ibiltzen diren karts-ekin gozatzeko aukera, Ficoban egongo diren nobedadeen artean

Irun, 2016ko maiatzak 6  | Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak 2016ko Alardealdia aurkezten du.

  • Ohiko ibilbidea

 

Datorren maiatzaren 28an, 19. aldiz egingo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan biltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela.

Irteera 9:00etan emango da Santa Elena kaletik. Arbes barrena Blaia Ibilbidera zuzenduko gara Aldabe baserri ingurura igotzeko. Hemendik Meakara jaitsiko da eta Ibarrola Ibilbidetik (Ibarla) Ibarburura joango gara, Larreaundiraino iristeko. Virgen Milagrosa kalea hartu eta Urdanibia plazara joango gara. Aurten Gazte-Landetxa taldeko kideek moztuko dute irteerako xingola, urte guzti hauetan prestatutako laguntzarengatik eta egun osoan zehar antolatzen dituzten jarduerengatik, batez ere gaztetxoei zuzenduta.

Ibilbidean zehar, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga batek girotuko dituzte parte-hartzaileak. Urtero bezala, interesatu guztiek txu-txu trenean egin ahal izango dute ibilbidea. Trena Ama Xantalen kale ingurutik irtengo da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak izango dira Larreaundi aldean. Haurren gunean margoketa eta makillaje tailerrak izango dira eta monitore espezializatu talde batek prestatuko ditu txikienentzako jokoak. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere egongo da. Goiz osoan zehar txaranga batek eta buruhandi konpartsa batek Larreaundi eta Urdanibia plaza inguruko tartea girotuko dute. 26.000 triptiko argitaratu eta Irungo etxeetatik banatzen hasi dira. Bertan aurtengo Alardealdiari buruzko datu praktikoak aurkitu daitezke: ibilbidea, gune ezberdinen kokapena, Ficoban antolatutako jarduerak, etabar.

5 eta 12 urte bitarteko haurrei ibilbidea atseginagoa bihurtzeko asmoz sorturiko “Bidelagun” pasaportea betetzeko aukera izango dute. Gune bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote eta zigilua jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen artean iPod bat zozketatuko da. Bidea hasi baino lehen Ama Xantalen kale inguruan jaso ahalko dute txartela, eta Urdanibia plazan entregatu beharko dute zozketan parte hartzeko. Zozketa bazkaria bukatutakoan egingo da (irabazlea bazkarian ez balego, antolakuntzak berarekin jarriko da harremanetan ondorengo egunetan). Aurten, Atalaia jatetxean lau pertsonentzako bazkari bat ere zozketatuko da.

“Ibilbide erraza da familia edo lagunekin egiteko, giro polita sortzen da eta bazkaldu ondoren Ficoban jende ugari biltzen da. Antolakuntzatik animatu nahi ditugu bai irundarrak, baita Bidasoako bizilagunak, gurekin egun hau pasa eta Alardearen antolakuntzari bultzada bat emateko”, dio Iñaki Arzuagak, Uranzu Konpainiako kapitaina eta antolakuntzaren arduradunetako bat.

 

Guneak

Ibilbideko eremu guztietan izango dira guneak. Postuak ere jarriko dira txistor, solomo eta tortilla-pintxoak, taloak eta edari-mota oro dastatzeko.

Urdanibia plazako pintxo-dastaketan hiriko dozena bat elkarte gastronomikok parte hartuko dute eta euro batean erosi ahal izango da pintxo bakoitza. Pintxo-dastaketa hau 11:15etan hasiko da eta jakiak amaitu arte iraungo du.

Ibilbidean zehar Alardealdiaren abestia entzungo da eta gune desberdinetan Alardearekin zerikusia duten artikuluak salduko dira. Baloiak, eskumuturrekoak, pontxoak, linternak edota Irungo eta Alardeko armarria duten banderak erosteko aukera egongo da. Gogoan hartzekoa da, bestalde, Alardealdiaren antolakuntzan 600dik gora lagunek parte hartuko dutela.

 

Herri bazkaria Ficoban

Herri bazkaria Ficoban izango da, 14:30etatik aurrera. 13:30etatik aurrera txu-txu trenak Urdanibia erakustazokarekin lotuko du. Helduentzako menua ez ezik, prezioa mantendu eta 20 eurotan salgai egongo dena, haurrentzako menua ere jarriko da (14 urtetaraino), 10 eurotan.

Bazkarian parte hartzeko tiketak toki hauetan daude salgai:

BAR SARGIA (León Iruretagoiena kalea, 1)

BAR MANOLO (Kale Nagusia, 13)

MERCERÍA GENO (Serapio Múgica kalea, 28)

MUEBLES BIDASOA (Nafarroa Hiribidea, 9)

CERRAJERÍA IRÚN (Hondarribia kalea, 3-Behea)

PAPELERÍA JAIZKIBEL (Pedro Aristegi Embajadorea kalea, 1)

PAPELERÍA AMALEN (Bertsolari Uztapide kalea, 12)

TABERNA ONGI-ETORRI (Andrearriaga Ibilbidea, 1)

BAR IRUNGO ATSEGIÑA (San Martzial kalea, 9)

BAR EGUZKI (Cipriano Larrañaga kalea, 4-6)

BAR BIRIBIL (Uztapide Bertsolaria kalea, 12-Behea)

Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17:00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin, zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin eta zezen mekanikoan ibiltzeko aukerarekin ere. Gainera, aurten, izotzarekin gidatzerakoan nabaritzen den sentsazioarekin, minimoto erakusketa batekin eta txikienentzako pedalez ibiltzen diren karts-ekin gozatzeko aukera izango dugu. 17:15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da. 18:00etan txokolatada egongo da eta 19:00etan pizza eta gozokiak banatuko dira.

Giroa alaitu eta San Juan plaza ingurutik herri bazkarira joan ez baina erakustazokara hurbildu nahi direnak mugitzeko 16:45etan kalejira bat aterako da San Juan plazatik, txaranga, dantza talde eta erraldoi eta buruhandiekin, festa giroan Ficobara jeitsiz. Txu-txu trenak San Juan eta Ficoba lotuko ditu doan arratsalde osoan zehar, 17:00etatik aurrera, irteera garai bateko Bixeratik abiatuta. Gogoratu behar da ere Ficobako aparkalekua doakoa dela 8:00etatik 22:00etara.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies