BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU MOBILITATE MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT
2019(e)ko Ekainak 262019ko ALARDEAREN BALORAZIOA
2019(e)ko Uztailak 14Jarduera 22:00etan hasiko da Artaleku kaletik
Pagoki Emakume Elkarteak eta San Martzialeko Buruzagien Batzordeak datorren ekainaren 29an burutuko den lastarginen prozesioan parte hartzera deitzen dute.
Aurkezpena
Datorren ekainaren 29an, San Martzial bezperan, 800 emakume eta ume inguru hiria zeharkatuko dute lastarginen ekitaldia gogora ekarriz. Lastargin bezala atera nahi duen orori 21:30tan Artaleku kalera hurbiltzera eskatzen zaio, han bertan hasiko da ekitaldia 22:00tan. Ibilbide osoa isiltasunean egingo da eta entzungo diren soinu bakarrak txalapartarena, umeek daramatzaten kokoenak eta adarretatik ateratako deienak izango dira. Ekitaldia antolatzen duen Pagoki Emakume Elkartetik arropa ilunekin etortzeko eskatzen da, espartinak barne, ilea zapi batean jasota eta mahuka luzearekin.
Historia
San Martzialeko Alardea 1522ko ekainaren 29tik 30era bitarteko goizaldean tropa irundarrak indar frantziarrak garaitu izanaren oroigarri ospatzen da. Borroka hura Aldabe Harrian gertatu zen (gero San Martzial mendia bezala izendatua) eta frantziarrak egiten ari ziren hainbat erasoetako bat izan zen, haien asmoa Bidasoako muga-gunea kontrolatzea baitzen.
Francisco I Frantziako erregeak Nafarroako Erreinua berreskuratu nahi zuen, Fernando I.ak Gaztelako Koroarako konkistatua. Helburu hori zutela, tropa frantziarrek, hainbat sarralditan hits egin ondoren, erreinu zaharra inguratzea erabaki zuten, horretarako Gaztelari leial ziren gotorlekuak bereganatuz. 1521ean hasi ziren sarraldiak eta 1522ko ekainaren 28an 4.500 mertzenario lapurtar eta alemaniarrez osatutako ejerzitoak Bidasoa ibaia gurutzatu zuen, lekua hartuz ordura arte Aldabeko Harria esaten zitzaion mendian. Hurrengo egunean Gaztelu Zaharreko gotorlekua hartu zuten alemaniarrek. Oldartze horri aurre egiteko, Juan Pérez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitainek gerrarako balio zuten gizonezko guztiak deitu zituzten, 400 inguru.
Emakume irundarren papera funtsezkoa bihurtzen da. Errenteriako apaiza zen Mosen Pedro de Hirizarrek, “horniduragina” ofizioa zuena, laurehun “makil-aizkora” baino gehiago erosi eta banatu zituen hiriko emakume eta gaztetxoen artean, aizkorak sutan zituztela legoa bat oinez eta isiltasunean egiteko xedearekin, orduko Errege Bidearen goialdetik, Oiartzun eta Errenteriako bideak banatzen zituena, Irungo plazaraino, arerioei soldadu irundarrak Irungo gunean bilduta zeudela eta ez Aldabeko Harria aldera abiatuak zirela sinistarazteko asmoarekin.
Emakumeak eta umeak Errege Bidean ziren bitartean, tropa irundarrek, bere infanteria zati batekin borrokara etorria zen Gipuzkoako Kapitain General Beltrán de la Cuevak lagunduta (1.500 gizon eta 150 zaldiekin), isilean aurreratzen zuten kontrako lekutik, lehendabizi mendian lo zeuden tropa lapurtarrak ustekabean hartuz eta gero indar alemaniarrak Gaztelu Zaharren. Bizirik irten ziren soldadu alemaniarrak lapurtarrak laguntzera abiatu ziren korrika, Aldabeko Harrian gertatutakoa jakin gabe; eta haiek ere bota egin zituzten.
1998an gertakari historiko hura oroitzeko eta Irungo emakume eta umeak goizalde hartan herria salbatu zutela balioan jartzeko ekitaldi hau berreskuratzen da. Garaiko janzkerekin eta lastargiak eramanda, Errege Bidea egiten dute. Irteera Artaleku kalean ematen da 22:00etan, kale Nagusitik jaitsi eta San Juan plazara iristeko. Hemendik San Martzial kalera, Sargia eta Larretxipitik jarraitzeko, Urdanibia plazara ailegatuz. Ondoren Santa Elena, Ermita eta Arbesko Errota kaleetatik, Artigako zubian ibilbidea bukatuz.
Elkarteko bazkide izan nahi diren emakumeek contacto@antorcheras.com helbide elektronikora idatzi dezakete edo 653 13 30 30 telefonora deitu.