Lehen bilera buruzagi berriekin
2016(e)ko Urriak 27
600 LAGUN BAINO GEHIAGO
2016(e)ko Azaroak 3
Lehen bilera buruzagi berriekin
2016(e)ko Urriak 27
600 LAGUN BAINO GEHIAGO
2016(e)ko Azaroak 3

Kantinerek Alardearen Batzordean duten ordezkari berria azaroaren 26an aukeratuko dute

Kantinerek Alardearen Batzordean duten ordezkaria aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 26an Ospital Zaharraren hitzaldi-aretoan egingo dira

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 31n martxan jarri eta azaroaren 19ra arte irekita egongo da. San Martzial Alardean kantinera izan diren emakume guztiak aurkeztu daitezke. Hautagaitza aurkezteko interesa duenak posta elektroniko bat bidali behar du irungokantinerak@gmail.com helbidera bere datuekin, edo bere egunean atera zen konpainiaren kapitain edo unitatearen buruari jakinarazi. Azaroaren 20tik 25era bitartean dokumentazioa aztertu eta hautagaitzak balioztatuko dira.

Bozketa 17:00etatik 18:00etara egingo da. Lehenago, 16:45 eta 17:00ak artean, hauteskunde-mahaia osatuko da. Ezin izango da botoa beste norbaiten esku utzi eta hautagaiak bozketa egiten den bitartean bertan egon beharko dira. Boto gehien jasotzen dituen hautagaiak San Martzial Alardearen Batzordearen ordezkari berria izango da hurrengo lau urteetarako. Berdinketa ematen bada, bigarren bozketa bat egingo da bi hautagai horien artean.

Kantineren ordezkaria Alardearen Batzordearen beste kide bat da. Bere eginkizun nagusien artean bileretan eta Alardearen Batzordea presente egon behar den ekitaldi ofizialetan parte hartzea daude. Ekainaren 28an egiten diren ekitaldien antolakuntzan eta 30ean mendian egiten den lore-eskaintzan ere laguntzen du; gainera, kantinerak laguntzen ditu aukeratuak izaten direnean, zehazki, boten aukeraketan eta entregan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies