2013eko Jeneralaren diskurtsoa
2013(e)ko Ekainak 28
San Martzialeko II. Batailaren Berrehungarren urteurrenaren oroitzapena Irunek
2013(e)ko Abuztuak 14
2013eko Jeneralaren diskurtsoa
2013(e)ko Ekainak 28
San Martzialeko II. Batailaren Berrehungarren urteurrenaren oroitzapena Irunek
2013(e)ko Abuztuak 14

San Martzial Alardeko buruzagien batzordeak eta Alardeko Batzordeak irundarren babesa eskertzen dute

Berriro ere zorrozki bete dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako ordutegiak, baita udaltzaingoak zein ertzaintzak emandako jarraibide guztiak ere.

Era berean, aipatu behar da bigarren urtez Segurtasun Plan Bateratuarekin ere zorrozki bete dela eta ez dela tiro solterik izan ibilbidean zehar, gai hori behin eta berriro azpimarratu izan baita konpainia guztietako batzarretan eta bileretan. Horregatik, espresuki, gure esker ona adierazi nahi diogu tropari izandako jarreragatik eta portaeragatik.

Aipamen berezia merezi dute  aurten ere goizeko ordu txikietan lekua hartu duten milaka irundarrek arrankada, San Juan plazan jeneralak egiten duen sarrera edo Elizarako jaitsiera bezalako momentu liluragarriak bizitzeko. Buruzagien Batzorde honek esker oneko hitzak besterik ez du pertsona horientzat, haiek gure San Martzial Alardeko pieza ordezkaezinak baitira, urtez urte erakutsi duten gogoagatik, pazientziagatik, ilusioagatik eta Alardearen momentu bakoitza liluragarri bilakatzen duten eta azaldu ezin daitezkeen arrazoi asko eta askorengatik. Laguntza eta maitasun erakustaldi horiek gabe ezer ez zitekeen posible izan, eta helarazten diguten indar hori dela-eta datorren urteko Alardea nola hobetu pentsatzen hasiak gara dagoeneko sartu berriak hasi garen uztail honetan.

“Irungo emakumeak datozkit bereziki burura, urtero kalean zer nahi duten adierazten dutenak, era baketsuan eta probokazioetan erori gabe. Ibilbide osoa jendez gainezka ikusteak berretsi egiten gaitu urte osoko lana pena merezi duela”,azpimarratu du Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak.

Era berean, irundarrei eskerrak eman nahi dizkiegu ekarpenen bitartez Alardea babesteko egiten duten ahalegin ekonomikoagatik, hain zuzen ere konpainietako kuotak ordainduz, loteria erosiz, Alardealdian parte hartuz, merchandising delakoa erosiz edo partikularki ekarpenak eginez. Horiei guztiei eskerrik asko bihotz-bihotzez.

 

                                   San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordea eta Alardeko Batzordea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies