Urriaren 2an egindako Buruzagien Batzordean irailean zehar hautatutako kapitainen onarpena burutu da: Olaberria, Anaka, Santiago eta Lapice.
Gainera, bileraren bigarren partean, soilik kapitain eta unitate buruekin, Jeneral berria aukeratzeko hauteskunde prozesua abian jarri da; aukeraketa hori urriaren 31n, asteartean, izango da.
Prozesu horren inguruan informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Buruzagien Batzordearen idazkariarekin.