Real Unión konpainia
13. Konpainia
Irundar batzuen ekimenez sortu zen Real-Union Konpainia, auzo batekin identifikatzen ez ziren pertsonen taldea biltzeko asmoz, eta gainera, historia luzea duen klub baten ordezkari izateko, Real-Unión Futbol Kluba, Racing Club eta Sporting Club elkartuta sortu zena. Izen esanguratsu bat bilatzea baino hoberik ez, garai hartan mugaldeko hiri honetako biztanleak elkartzen zituena, Real-Union Klub Konpainia.
Real-Unión Futbol Klubaren egoitza soziala Zabaltza plazaren inguruetan zegoenez, konpainia plaza horretatik abiatzen da eta halaxe izan da 1919. urtetik gure egunetaraino. Jose Elizalde Olano izan zen konpainia honetako lehen kapitaina, "El Alarde" astekariko zuzendaria, Castor Tellechea izan zen tenientea eta Margarita Peralta, berriz, kantinera. Herriko 1. konpainia izenarekin desfilatzeko ohorea izan zuen Real-Union Konpainiak 1937. urtean Espainiako gerra zibilaren ondorioz Alardea bertan behera gelditu zen arte. Espainiako gerra zibila bukatu ondoren, berriz hasi zen Alardea egiten, baina Real-Union Konpainiak ez duen 1945. urtera arte desfilatu.
Urte hartan bi irundarrek, Vicente Salasek eta J. Antonio Lecuonak Irungo Udalari proposatu zioten konpainiak Alardean parte hartzea lehengo baldintza berdinetan, Herriko 1. konpainia bereizgarriarekin. Garai hartan alkate zenak, Jose Ramón Aguirreche jaunak erantzun zien Alardean parte har zezaketela, baina Herriko 6. konpainia bereizgarriarekin. Orduantxe hasi zuen konpainiak bere ibilbide berria gure egunetaraino.
1980. urtean, bozketa baten ondoren konpainiaren izena aldatzea erabaki zen eta Mendibil Konpainia izena hartu zuen. Aldaketa eta trantsizio garaia zen, konpainiaren izena hiriko eremu edo auzo batera egokitu nahian. 1991. urtean bere jatorrizko izena hartu zuen berriro ere, Real Union Klub Konpainia, kideek aho batez hartutako erabakiaren bidez.
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
www.real-union.com | infor@real-union.com |