Bentas
2. Kompainia
Irungo zazpi auzo historikoetako bat da Katea auzoa, eta Lapitze auzoa bitan banatu zenean sortu zen. Bertan zegoen Bentatik datorkio izena, auzoak nahiz konpainiak hari zor baitiote izena.
Oso antzinako jatorria du, lehen Alardean desfilatu zuten zortzi konpainietako bat baita. Ordu hartan, hogei bat soldaduk osatzen zuten, eta ezagutzen den lehen kapitaina Ramon Manterola Eguiazabal izan zen, Perustan baserrikoa.
Anekdota gisa, esan daiteke 40. hamarkadan bi txilibitu eta bi danborrekin desfilatu zezaketela konpainiek, baina halakorik ez izatean, dultzainarekin eta danbor batekin desfilatu zuen konpainiak, Erbitegi baserriko aitak eta semeak joak. Zehatz esateko, 1943. urtean, Paquita Chapartegui kantinera zela, konpainiak ez zuen musikaririk, baina arazoari konponbidea eman zitzaion Behobiako konpainiari itsatsita eta haren soinuan desfilatuz.
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
www.companiaventas.es | info@companiaventas.es |