Bidasoa konpainia
4. Konpainia
Inbasioa izanez gero Irungo konpainiak Bidasoa auzora joaten ziren Irun-Urantzu Unibertsitateko banderarekin. Hantxe izaten ziren inbaditzailearen aurkako lehen guduak, probintziako gainerako tropak iristeko denbora eginez. Horrexegatik eramaten du Bidasoa konpainiak Irungo Bandera "bere eskubideagatik" eta gainerako konpainiek baino teniente bat gehiago du, teniente banderaduna.
Esan daiteke Alardea egiten hasi zenetik bazela konpainia bat "Bidasoa" edo "Bidasoakoa" deiturikoa, alderdi horrek erakusten digu, horrenbestez, Alardean zuen ordena eta Irungo zazpi "auzo historikoetako" konpainietako bat zela.
Hiriko eremu handienetako bat hartzen du konpainia honek: Irungo auzoetan ekialdeen dagoena da eta Behobia, Meaka, Olaberria, Oiartzun, Lesaka eta Iparralde ditu muga. Hala ere, Bidasoa da berez hirigunerik ez duen bakarra, baserriek osatzen baitute guztia.
Bidasoa da San Martzial eguna Irungo erdigunetik urrutien hasten duen konpainietako bat. Konpainia honek Alundan eratzen ditu ilarak, Nafarroako errepidean Bidasoa auzo betean. Ia bakarrik Irungo erdialderantz abiatzen da, bere bandaren musika lagun duela eta San Martzial eguneko egunsentiko lehen argiak bizitzen. Eta nola ez, Irungo bandera eramateko ohorea eta ardura, horixe da konpainia honen ezaugarri nagusia.
Gaur egun, indarrak San Juan plazan bildu ondoren, Jeneralari itxaroten diote tropen kargu egin dadin. Hark, ikuskatu ondoren, Kapitainei deitzeko agindua ematen du haiei beharreko aginduak emateko eta iritziak trukatzeko. Ondoren, hiriko Bandera jasotzeko agindua ematen du Jeneralak. Horixe da Bidasoa konpainiaren unea. Artxeroek eta Danborradak osatutako pikete batek laguntzen dio bandera jaso behar duen Bidasoa konpainiari. Konpainia osoak eskopetak jaitsita desfilatzen du eta musikarik jo gabe, Danborradak jotzen duen Tteiroa besterik ez da entzuten teniente banderadunak bandera jasotzen duen arte eta "Gora Irun! Gora San Martzial! Gora Bidasoa! oihukatu ondoren San Martzial Himnoa entzuten da lehen aldiz ekainaren 30ean.
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
Agintariak

Enrique Etxeberria
Kapitaina
Igor Rekarte
Teniente Abanderado
Iñaki Berruet
Teniente
Eneko Calvo
Alférez
Iñaki Berregui Berruet
AlférezKantinerak

13 DE MAYO 2018

Elda Etxebeste Agudo
Bidasoa | 2018
Ane Rekarte Toledo
Bidasoa | 2017
Maria Victoria Oronoz Biurrarena
Bidasoa | 2016
Naroa Etxeberria Muñoa
Bidasoa | 2015
Naiara Lopez Paniagua
Bidasoa | 2014
Ane Alberro Agudo
Bidasoa | 2013
Maria González Echeveste
Bidasoa | 2012
Begoña Arruabarrena Biurrarena
Bidasoa | 2011
Cristina Alberro Agudo
Bidasoa | 2010
Aintzane Garmendia Zugasti
Bidasoa | 2009
Ainara Calvo Etxarte
Bidasoa | 2008
Oihana Campon Aguirre
Bidasoa | 2007
Idoia Martínez Larralde
Bidasoa | 2006
Ane Mitxeo Santos
Bidasoa | 2005
Oihane Martín Aranburu
Bidasoa | 2004
Nerea Campon Aguirre
Bidasoa | 2003
Edurne Mitxeo Santos
Bidasoa | 2002
Edurne Arruabarrena Zugasti
Bidasoa | 2001
Eider Ugartemendia Iturria
Bidasoa | 2000
Garbiñe Miz Garmendia
Bidasoa | 1999
Beatriz Berruet Michelena
Bidasoa | 1998
Izaskun Aranburu Mitxelena
Bidasoa | 1997