JENERAL BERRIAK ESTATU NAGUSIKO KIDEAK IZENDATU DITU
2023(e)ko Azaroak 16
BIXEN ITURRIAK IRABAZI DU 2023ko ARGAZKI LEHIAKETA
2023(e)ko Abenduak 15
JENERAL BERRIAK ESTATU NAGUSIKO KIDEAK IZENDATU DITU
2023(e)ko Azaroak 16
BIXEN ITURRIAK IRABAZI DU 2023ko ARGAZKI LEHIAKETA
2023(e)ko Abenduak 15

IREKI DA ALARDEAREN KULTUR BEKAN PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA

Interesa dutenek 2024ko otsailaren 29ra arte izango dute aukera

Aukera gehiago emateko asmoz, 3. edizio honetan lanen formatua zabaltzen da eta adin muga kentzen da

Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen San Martzial Batzordeak San Martzial Alardearen hirugarren beka deialdia aurkeztu dute, aldaketekin datorrena eta San Martzial Alardearen inguruko kultur proiektuen aniztasuna zabaltzeko asmoarekin. Proposamenak jasotzeko epea dagoeneko irekita dago eta lanak 2024ko otsailaren 29ra arte aurkeztu ahalko dira.

Alde batetik, bekaren izena aldatzen da eta ez da “ikerketa beka” izango, “kultura beka” baizik eta, beste aldetik, adin muga ere kentzen da: hemendik aurrera edozein pertsonak bere ideia aurkeztu ahalko du modu indibidualean edo bikoteka. Kultur Batzordearen arduradunak, Lauren Etxeparek, azaldu du “orain arte agian pertsona batzuk ez zirela animatzen ‘ikerketa beka’ terminoa formalegia iruditzen zitzaielako. Aldaketa honekin azpimarratu nahi dugu San Martzial Alardeari buruz ikuspuntu berriak eman ditzakeen edozein motatako kultur proiektu interesatzen zaigula”.

Interesa duten pertsonek edo bikoteek proposamena aurkeztu ahalko dute edozein arloan (historia, musika, hirigintza, arkitektura, antropologia, soziologia…) eta lanaren euskarria ere askea izango da: ikus-entzunezkoa, komikia, idatzizko agiria edo arte instalazio bat. Eskaerak proiektuaren memoriarekin alardedeirun@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira aipatutako data baino lehen; epaimahai batek jasotzen diren proposamenak baloratuko ditu eta irabazleak 3.000 euroko beka jasoko du. Jarraian, aukeratzen den pertsona edo bikotea hurrengo hilabetetan lana garatzeko aukera izango da emaitza 2024ko urriak 31 baino lehen entregatzeko helburuarekin.

Beka arrakastatsu baten hirugarren edizioa

Hau izango da Alardearen kultur bekaren hirugarren deialdia, aurreko bi edizioetan ekarpen interesgarriak eta elkarren artean oso ezberdinak izan zituena. Amaia Aramburu musikologoa lehen edizioaren irabazlea izan zen ‘Las conocidas (o desconocidas) once melodías de San Marcial’  ikerketarekin; bere lanaren ondorioak 2022ko azaroaren 11n aurkeztu zituen Oiasso Museoan. Bere aldetik, aurtengo azaroaren 5ean, Iulen Aranak  ‘Las manos del Alarde’ dokumentala aurkeztu zuen puntaraino beteriko Amaia kultur zentroan; ikus-entzunezko hori bekaren bigarren edizioaren irabazlea izan zen.

Oinarriak hemen irakurri.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies