PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA
2023(e)ko Apirilak 25
ALARDEALDIAREN 23. EDIZIOA MAIATZAREN 28AN OSPATUKO DA
2023(e)ko Maiatzaak 4
PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA
2023(e)ko Apirilak 25
ALARDEALDIAREN 23. EDIZIOA MAIATZAREN 28AN OSPATUKO DA
2023(e)ko Maiatzaak 4

IÑIGO LEGORBURU, FERNANDO GARCÍA-NIETO ETA MIREN SÁNCHEZ, KONTAKETA LABURREN LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK

Lehen edizioko gaia Arrankada izan da

Iñigo Legorburu errenteriarrak eta Fernando García-Nieto eta Miren Sánchez irundarrek irabazi dute Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak antolatutako Kontaketa Laburren I. Lehiaketa. Lan irabazleek San Martzial Alardearen une hunkigarri baten ikuspegi desberdinak ematen dituzte, Arrankadaren ikuspegia.

  • 1go saria: Iñigo Legorbururen “Gu izateko unea”. 250 euroko sari ekonomikoa. (Hemen irakurri)
  • 2. saria: Fernando García-Nietoren “Karmele y Mikel”. 150 euroko sari ekonomikoa. (Hemen irakurri)
  • 3. saria: Miren Sánchezen “Recuerdos”. 100 euroko sari ekonomikoa. (Hemen irakurri)

Hiru kontakizun horiez gain, aurkeztu diren 19 kontakizunetatik beste bederatzi aukeratu dira, eta datozen aste eta hilabeteetan argitaratuko dira San Martzial Alardearen ohiko kanalen bidez. Hiru kontakizun irabazleak www.alardededeirun.com webgunean irakur daitezke.

Epaimahaia Kultura Batzordeko hiru kidek osatu dute, eta pozik agertu da jasotako lan kopuruagatik. Eskerrak eman nahi dizkie guztiei, parte hartzeagatik eta emozioak eta bizipenak partekatzeko erakutsitako borondateagatik, hain une intimoan, baina, aldi berean, hain familiarra den Arrankada bezala. Lehiaketa gazteen eta helduen literatura sorkuntza sustatzeko helburuarekin sortu zen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies