NEREA UGARTE, BERRIRO HAUTATUA KANTINEREN ORDEZKARI BEZALA
2022(e)ko Azaroak 28LAURA PRADOK IRABAZI DU BOTOA BETETZEAREN 500. URTEURRENEKO ARGAZKI LEHIAKETA BEREZIA
2022(e)ko Abenduak 14500. urteurrenarako gauzatutako ekintza mantentzen da
San Martzialeko Lehengo Guduaren 500. urteurrenarako gauzatutako ikerketa-beka datorren urterako mantenduko da, Agintarien Batzordeak eta Alardeko Batzordeak antolatzen duena. Beka honek San Martzial Alardearen inguruko ikerketak sustatzea du helburu, eta 3.000 eurotan baloratua dago.
Lana, bai euskeraz zein gazteleraz aurkeztu daiteke, eta Alardearen inguruko ezagutzan sakonduko duten argitaratu gabeko ikerketak izan behar dira. 30 urtetik beherako pertsonak aurkeztu daitezke soilik. Gaiaren esparrua egilearen esku egongo da, berau guztiz librea izan daitekelarik: historia, musika, hirigintza, arkitektura, antropologia, soziologia,…
Eskariak alardedeirun@gmail.com -era bidali behar dira 2023ko otsailaren 28a baina lehen, eta martxoan egingo da publikoa esleipena. Agintarien Batzordeak izendatutako epaimahaiak izango du proposamenen azterketaren ardura, eta bere esku egongo da esleitu gabe uztea.
PDF formatuan egingo den eskarian, hurrengo sailak garatu beharko dira:
- Eskatzailearen datuak: izen abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, zuzenbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Bi orriko ikerketa proiektua: laburpena, erreferentzien aurrerapena…
- Proiektua Gradu edo Master bukaerako lan bat bada, unibertsitatearen eta egiten ari den gradu edo masterraren izena.
Laguntza lortzen duen pertsonak, 2023. urteko urriaren 31an baina lehen bidali beharko du bere lana, eta Agintarien Batzordeak definituko duen toki eta unean bere lanaren azalpen publikoa egiteko konpromezua hartuko du, 2023. urtea bukatu baina lehen, lanaren argitarapen eskubideak Batzorde berari utzi beharko dizkiolarik.
Lehenengo edizioko ikerketa-beka Amaia Aramburu Escamocherok irabazi zuen eta pasa den azaroaren 11an bere lana aurkeztu zuen.