PACO CARRILLO, ALARDEKO JENERALA IZATEKO BERRAUTATUA
2019(e)ko Urriak 24LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2019(e)ko Azaroak 8Erakusketa Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da urriarten 30etik azaroaren 9ra. Guztira 164 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat egongo dira ikusgai argazki-erakusketan. Ohiko sariez gain, aurten bi sari berezi eman dira Real Union eta Ama Shantalen konpainien mendeurrena dela eta
Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante XIII. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketa, eta Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da gaurtik azaroaren 9ra arte.
Sariak
Gerardo Garcia Gonzalez, bigarren urtez jarraian, eta ‘Descarga de Infantería’ izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XIII. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.
Bigarren saria Karina Aguirre Altuna eta ‘Inmortalizados’ izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Lula Retuerto Serrano eta ‘Reflejos del Joló’ deituriko bere argazkiarentzat. Omar Igual Marcos-en ‘Choque de baquetas’ argazkiarentzat izan da
Danborrada sari berezia. Iratxe Regatos Abad-ek lortu du Gazteria sari berezia ‘Esperando al Alarde’ izeneko bere argazkiari esker.
Gainera aurten bi sari berezi eman dira Ama Shantalen eta Real Union konpainien mendeurrenekin lotura izan dutenak. Lehen konpainia horren saria Karina Aguirre Altunarentzat (bi sari lortu ditu guztira) izan da, ‘Ama Shantalen’ argazkiarekin. Real Unionen saria Junkal Susperregui Gamboarentzat izan da ‘Agurra’ irudiarekin. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.
Gaur arratsaldean adierazi da zeintzuk izan diren hamahirugarren edizio honetako irabazleak, memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian; erakusketa azaroaren 9ra arte egongo da ikusgai Oiasso Erromatar Museoan. Guztira 164 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Mikel Becerra (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.
ORDUTEGIA:
– Asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
– Ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
– Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara
– Astelehenetan itxita
Kontuan izan behar da ordutegi horien barruan, momentu jakin batzuetan, erakusketa ezin izango dela ikusi museoaren berezko beste ekintzak egingo direlako.
Edizio hau irabazi dutenen eta sarien koadroa:
SARIA | EGILEA | TITULUA |
“Ama Shantalen” | Karina Aguirre Altuna | Ama Shantalen |
“Real Union” | Junkal Susperregui Gamboa | Agurra |
“Gazteria” | Iratxe Regatos Abad | Esperando al Alarde |
“Danborrada” | Omar Igual Marcos | Choque de baquetas |
Hirugarren saria | Lula Retuerto | Reflejos del Joló |
Bigarren saria | Karina Aguirre Altuna | Inmortalizados |
Lehenen saria | Gerardo Garcia Gonzalez | Descarga de Infantería |
LEHENENGO SARIA: Garaikurra, 300 euro eta 2020ko programaren portada
BIGARREN SARIA: Garaikurra eta 200 euro + 2020ko programan ageri
HIRUGARREN SARIA: Garaikurra eta 100 euro + 2020ko programan ageri
“DANBORRADA” SARI BEREZIA: Garaikurra eta 100 euro + 2020ko programan ageri
“GAZTERIA” SARI BEREZIA: Garaikurra + 2020ko programan ageri
“AMA SHANTALEN” SARI BEREZIA: Garaikurra eta 100 euro + 2020ko programan ageri
“REAL UNIÓN” SARI BEREZIA: Garaikurra eta 100 euro + 2020ko programan ageri