2016(e)ko Abenduak 3

Alardearen 2017ko egutegia salgai dago

alt

Egutegiaren edizio berri honek Quique Escalante X. Argazki Memorialean parte harturiko 24 argazkiren aukeraketa jasotzen du.

Egutegiak, Alardearen finantziazio iturri garrantzitsua direnak, dagoeneko 3 eurotan eros daitezke hiriko hainbat dendatan.

 

2016(e)ko Azaroak 26

Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean

altNerea Ugarte Imaz, 1993ko Anaka Konpainiako kantinera, larunbat honetan Ospital Zaharraren hitzaldi-aretoan burututako hauteskundeetan datorren 4 urtetarako Alardearen Batzordean kantineren ordezkari berria izateko aukeratua izan da. Karguan Cristina Bereciartua Retuerto ordezkatuko du.

 

 

 

 

 

 

 

2016(e)ko Azaroak 23

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

altBuruzagien Batzordeak eta San Martzialeko Alardearen Batzordeak, Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki eta Mugarriluze elkarteekin batera, Nazio Batuek azaroaren 25ean proposatutako “Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela eta, emakumeenganako erabilitako indarkeriaren aurrean gure gaitzespen indartsuena adierazi nahi dugu, eta gure jardueraren eremuetan gertatzen ari denaren edozein zantzua ikustean, hori saihesteko gure konpromisoa azaltzen dugu.

2016(e)ko Azaroak 3

600 LAGUN BAINO GEHIAGO

alt

Sonia Zubeldia Fernández, Descanso argazkiarekin, irabazlea izan zen. Bere irudia Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak 2017an egingo duten jai-egitarauaren azala izango da

 Guztira 126 argazki aurkeztu ziren, 41 autore ezberdinenak, eta horietatik 75 irudi ikusgai egon dira Laboral Kutxan antolatutako erakusketan

 

 

 

 

 

 

2016(e)ko Urriak 27

Lehen bilera buruzagi berriekin

altRubén Frailek (Behobiako kapitain berria), Jon Ayuelak (Bentasko kapitain berria) eta José Mari Gonzálezek (Zalditeriako kapitain berria) lehen aldiz parte hartu dute gaur Buruzagien Batzordearen bilera batean, euren konpainietako arduradunak direlarik. Bileran ez da Juanjo Martínez egon (Hatxeroen Eskuadrako kabo berria), bidaia batean dagoelako.

 

  

 

 

 

 

2016(e)ko Urriak 18

Sonia Zubeldia izan da “Quique Escalante X. Memoriala” argazki lehiaketaren irabazlea

Erakusketa Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 30era arte.

Guztira,  41  egileren 126 argazki aurkeztu dira eta 75 egongo dira ikusgai argazki-erakusketan.

Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante X. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketa, eta Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 30era arte. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies