KALE NAGUSIA, KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GAIA
2025(e)ko Martzoak 10
KALE NAGUSIA, KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GAIA
2025(e)ko Martzoak 10

FERNANDO GARCÍA NIETO, SAN MARTZIAL ALARDEKO BEKA KULTURALAREN LAUGARREN EDIZIOKO GARAILEA

Lana Gaspar Montes Iturriozen Irungo San Pedro eta San Martzial jaietarako kartelak eta ilustrazioak ezagutzera ematera bideratuta egongo da

Fernando García Nieto irundarrak San Martzial Alardeko Agintarien Batzordearen beka kulturalaren laugarren edizioa irabazi du. Aurkeztutako lanak Gaspar Montes Iturriozen kartelak eta ilustrazioak Irungo San Martzial festarako’ du izenburu.

San Martzial Alardeko laugarren beka kulturalaren irabazleak Gaspar Montes Iturriozek (1901-1998, Irun) ekaineko jaietarako egindako lanak gogoratuko ditu. 1920tik 1966ra bitartean, irundarrak San Pedro eta San Martzial jaietako hogeita hamar kartel eta programa baino gehiago egin zituen.

García Nietok Gaspar Montes Iturriozek San Martzial Alardearekin lotuta egindako marrazki guztiak berreskuratzea du asmo. Marrazki horiek kartel, ilustrazio edo ‘El Bidasoa’-ko zenbaki sanmartzialarientzako kolaborazio grafiko gisa daude kokatuta. Gainera, egileak bere lan guztietan zehar izan duen bilakaera estilistikoa eta teknikoa aztertuko da, hiru etapatan banatuz: hogeiko hamarkadatik Gerra Zibilaren egoeraraino, 1937tik 40ko hamarkadaren amaierara arte eta bere azken etapa, 1950etik 1966ra arte.

Alardeko Kultura Batzordeko kide batzuek osaturiko epaimahaiak hartu du 3.000 euroko beka emateko erabakia. Oinarriek adierazten duten bezala, ikerketa-lanak urriaren 31rako amaituta egon beharko du, eta jendaurrean erakutsiko da udazkenean.

Hirugarren edizioko lan irabazlearen aurkezpena

Jon Arteaga eta Iñigo Sanz izan ziren hirugarren edizioko irabazleak eta ekainean, ekitaldi publiko batean, bereziki gazteei zuzenduta, San Martzial Alardearen historia eta uneak etxeetako txikienei azalduko dizkieten sei liburuekin osatutako albuma aurkeztuko da.

Aurkezpen ekitaldiaren xehetasunak aurrerago zabalduko dira, aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien hasieraren atarian gazte guztientzako eguna izan nahi baitu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies