Aurtengo San Martzialeko Alardea 45.420 euro balioko du
2015(e)ko Maiatzaak 11Bisita gidatua Olaberriako muga historikoetan zehar
2015(e)ko Maiatzaak 20Urdanibia plaza berreskuratzen da berriztapen lanak bukatu ondoren. Kalejira eta txu-txu trena egongo dira Ficobako herri bazkarira hurbiltzeko
Segway, zalditxoan ibilaldiak, paintball laserra edota kirol jarduera ezberdinak, arratsaldean erakustazokan antolatutakoaren artean
La Junta de Mandos del Alarde de San Marcial de Irun presenta el Alardealdia de 2015.
Aurkezpena
Datorren maitzaren 31an, XVII. aldiz egingo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan biltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela.
“Hurrengo asteburuan Bioterra azoka ospatzen da Ficoban, beraz aurtengo Alardealdia maiatzaren 31ra aurreratzea nahiago izan dugu, herri bazkarirako erakustazoka izateko”, dio Iñaki Arzuagak, Uranzu Konpainiako kapitaina eta antolakuntzaren arduradunetako bat.
5 eta 12 urte bitarteko haurrei ibilbidea atseginagoa bihurtzeko asmoz sorturiko “Bidelagun”pasaporteari eutsiko zaio aurten ere. Gune bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote eta zigilua jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen artean iPod bat zozketatuko da. Bidea hasi baino lehen Ama Xantalen kale inguruan jaso ahalko dute txartela, eta Urdanibia plazan entregatu beharko dute zozketan parte hartzeko. Zozketa bazkaria bukatutakoan egingo da (irabazlea bazkarian ez balego, Alardearen Batzordeak berarekin jarriko da harremanetan ondorengo egunetan).
Ohiko ibilbidea berreskuratzen da
Urdanibia plazako berriztapen lanak bukatuta ohiko ibilbidea berreskuratzen da. Irteera 9.00etan emango da Santa Elena kaletik. Arbes barrena Blaia Ibilbidera zuzenduko gara Aldabe baserri ingurura igotzeko. Hemendik Meakara jaitsiko da eta Ibarrola Ibilbidetik (Ibarla) Ibarburura joango gara, Larreaundiraino iristeko. Virgen Milagrosa kalea hartu eta Urdanibia plazara joango gara, iaz Alardealdia derrigorrez Santiagoko Euskal Jai pilotalekutik pasa eta gero. Aurten Mikel Garikoitz Errezolak moztuko du irteerako xingola, bere garaian Alardealdiaren abestia konposatu zutenen omenez, ibilbideko guneetan zehar entzungo dena.
Ibilbidean, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga talde batek girotuko ditu parte-hartzaileak. Urtero bezala, interesatu guztiek txu-txu trenean egin ahal izango dute ibilbidea. Trena Ama Xantalen kale ingurutik irtengo da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak izango dira Larreaundi aldean. Haurren gunean margoketa eta makillaje tailerrak izango dira eta monitore espezializatu talde batek prestatuko ditu txikienentzako jokoak. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere egongo da. Goiz osoan zehar txaranga batek eta Alardeko pertsonaiak irudikatzen dituzten erraldoi eta buruhandi konpartsa batek Larreaundi eta Urdanibia plaza inguruko tartea girotuko dute. 25.000 triptiko argitaratu eta Irungo etxeetatik banatzen hasi dira. Bertan aurtengo Alardealdiari buruzko datu praktikoak aurki daitezke: ibilbidea, gune ezberdinen kokapena, Ficoban antolatutako jarduerak, etabar.
Guneak
Ibilbideko eremu guztietan izango dira guneak. Postuak ere jarriko dira txistor, solomo eta tortilla-pintxoak, taloak eta edari-mota oro dastatzeko.
Aurten pintxo dastaketa berriro ere Urdanibia plazan izango da. Dastaketa honetan hiriko dozena bat elkarte gastronomikok parte hartuko dute eta euro batean erosi ahal izango da pintxo bakoitza. Pintxo-dastaketa hau 11.15etan hasiko da eta jakiak amaitu arte iraungo du.
Ibilbidean zehar eta gune desberdinetan Alardearekin zerikusia duten artikuluak salduko dira. Baloiak, eskumuturrekoak, pontxoak, linternak edota Irungo eta Alardeko armarria duten banderak erosteko aukera egongo da. Gogoan hartzekoa da, bestalde, Alardealdiaren antolakuntzan 500dik gora lagunek parte hartuko dutela.
“Pertsona asko dira urte osoan zehar hilabete asko ematen dituztenak lanean bai zuzenki bai zeharka festa hau aurrera atera dadin. Bereziki eskertu nahi genieke urte osoan zehar ordu asko direlako Alardealdiaren antolakuntzari eskainiak”, adierazi du Rosa Marcosek, Pagokiko presidentea, Alardealdiaren lan taldeko kidea.
Ficoba
Herri bazkaria Ficoban izango da berriro ere, 14.30tik aurrera. 13.30tan kalejira bat Urdanibia plaza ingurutik Ficobarantz aterako da. Txu-txu trenak ere Urdanibia erakustazokarekin lotuko du. Helduentzako menua ez ezik, iazko prezioa mantendu eta 20 eurotan salgai egongo dena, aurten ere haurrentzako menua jarriko da (14 urtetaraino), 10 eurotan.
“Antolakuntzaren apustu bat da familiak erakustazokara hurbildu eta festaz gozatzen jarraitzeko”, dio Arzuagak.
Bazkarian parte hartzeko tiketak toki hauetan daude salgai:
BAR SARGIA (León Iruretagoiena kalea, 1)
BAR MANOLO (Kale Nagusia, 13)
MERCERÍA GENO (Serapio Múgica kalea, 28)
MUEBLES BIDASOA (Nafarroa Hiribidea, 9)
CERRAJERÍA IRÚN (Hondarribia kalea, 3 Behea)
PAPELERÍA JAIZKIBEL (Pedro Aristegi Embajadorea kalea, 1)
PAPELERÍA AMALEN (Bertsolari Uztapide kalea, 12)
TABERNA ONGI-ETORRI (Andrearriaga Ibilbidea, 1)
BAR IRUNGO ATSEGIÑA (San Martzial kalea, 9)
CAFÉ CENTRAL (Miguel de Astigar kalea, 1)
EGUZKI BAR (Cipriano Larrañaga kalea, 4-6)
Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. 17.15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17.00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin eta zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin. Segway bat probatzeko aukera ere izango da. 18.00etan txokolatada egongo da eta 19.00etan pizza eta gozokiak banatuko dira. Aurten, nobedade bezala, hainbat kirol jarduera ezberdin egiteko aukera eta paintball laserra egongo dira, baita ere 17.00etatik aurrera.
Giroa alaitu eta San Juan plaza ingurutik herri bazkarira joan ez baina erakustazokara hurbildu nahi direnak mugitzeko 16.45etan kalejira bat aterako da San Juan plazatik, txaranga, dantza talde eta erraldoi eta buruhandiekin, festa giroan Ficobara jeitsiz. Txu-txu trenak San Juan eta Ficoba lotuko ditu doan arratsalde osoan zehar, 17.00etatik aurrera, irteera garai bateko Bixeratik abiatuta.
Gogoratu behar da ere Ficobako aparkalekua doakoa dela 8.00etatik 22.00etara.
“Jende osoa bertaratzera animatu nahi dugu, ondo pasa eta Alardearen antolakuntzan laguntzera. Alardealdiarena gure finantzaketaren euskarri garrantzitsuenetariko bat dela gogoratu egin behar dugu”, adierazi du Marcosek.