AGINTARIEN BATZORDEAK EKITALDI SINBOLIKO BAT EGINGO DU EKAINAREN 30EAN SAN MARTZIAL MENDIAN
2020(e)ko Ekainak 27JUANJO MARTINEZ, HATXEROEN KABOA IZATEKO BERRAUTATUA
2020(e)ko Irailak 15Planteatutako hiru helburuak bete dira: San Martziali emandako zin-hitza betetzea, online ekintzak antolatzea eta osasun irizpideak arriskuan jarri zezaketeen ekitaldirik ez sustatzea
Salbuespen historikoa izan den urtea pasa ondoren, 2021ean Alardeak berriz kalean duen bere tokia berreskuratzea espero da
#Ekainezberdina bukatu da, historikoa izan den ekainaren 30a, Alarderik gabekoa, 1938. urtetik gertatzen ez zena. Maiatzaren 13an Agintarien Batzordeak COVID-19a dela eta Alardearen antolakuntza bertan behera uzteko erabakia hartu zuenean, hiru helburu ezarri zituen: San Martzial mendian zin-hitza egin ahal izateko kudeaketak egitea, era birtualean antolaturiko ekintzak sustatzea eta Alardea edo bere antolakuntza inplika zezakeen aurrez-aurreko ekintzarik ez sustatzeko mezua zabaltzea. Egun berezi hauek pasa ondoren, Alardeko Batzordea eta Agintarien Batzordea bildurik egin ohi den balorazio bileran egindako gogoetak helarazteko momentua iritsi da.
Zin-hitza San Martzialen
Alardearen antolakuntzak, ezarritako lehenengo helburua betetzat jotzen du: ekainaren 30ean San Martzial mendira igo eta ekitaldi xume baten bitartez arbasoek emandako zin-hitza bete zen, egunean bertan antolatu zen aurrez-aurreko ekitaldi bakarra izan zelarik. Ekitaldi hau, gaur egungo egoerak eskatzen zituen neurri guztiak kontutan hartuta egin zen. Publikorik gabe, goizeko lehen orduetan eta Alardeko eta Agintarien Batzordeko kideak eta Alardearen inguruan lan egiten duten hainbat emakume talderen ordezkaritza murritz bat bilduta bete zen zin-hitza. Hala eta guztiz ere, bai Teledonostian bai Alardearen Youtubeko kanalean zuzenean jarraitzeko aukera izan zuten herritarrek, bertan jazotako guztiak historikoak diren irudietan bilduz.
Sinbolismoz betetako ekitaldi labur horrek, 1522. urtean herriak emandako zin-hitza betetzeko balio izan zuen. San Martzial mendira soilik aurten eta zin-hitzarekin zerikusirik ez zuten helburu propioak betetzeko igo zirenen aurrean, urte guzti hauetan zehar bertan egon dira Alardea osatu eta bizi izan duten pertsonak, bertan egon dira 2020. urtean, eta bertan egongo dira hemendik aurrera, Irungo herriaren aukera zabalenak bertan duen tokia aldarrikatuz.
Online ekitaldiak
Ekainean zehar eta #Ekainezberdina lemapean, hainbat bideo eta emanaldi egin dira, bai Alardeko webgunean, bai Youtube kanal zein sare sozialetan, ahal zen neurrian eta eta helburua betetzea ezinezkoa zela jakinda, Alardea ez ospatzeak utzitako hutsunea bete nahiean. Eskertzekoa izan da bai konpainia eta unitate ezberdinetatik ekintza honetara batu diren guztien lana, bai eta herritarrengandik jasotako erantzuna. Erreferentzia moduan, Alardeko sare sozialen jarraitzaileak hazi egin dira, 4.070 era iritsiz Instagramen, 3.700era Facebooken eta 722ra Twitterren, egindako bideoak ikusi dituzten pertson ugariez gain.
Online programa labur bat ere egin zen, eta pertsona batzuek hedabide hauetara iristeko izan zitzazketen arazoak kontutan hartuta ere, ahalik eta zabalkunde handiena izan zezan ahalbidetu da.
Herritarren erantzuna
Hiriko hainbat jaigunetan gertatutakoaren inguruan ezer esan gabe, ez baita Batzorde hauen xedea, orohar herritarrak arduraz jokatu dutela goraipatu nahi da, Agintarien Batzordetik egindako ardurarako deialdiei erantzunez. Horrela, ez da osasun agintariek ezarritako arau zorrotzak bete ezin zitzazketeen Alardearen inguruko inolako aurrez-aurreko ekitaldiarik sustatu.
Agintarien Batzordeak bere eskerrik beroena luzatu nahi die herritar guztiei, eta beste behin ere, pandemia larri hau gehien sufritu duten pertsonei beraien babes eta elkartasuna eskeine nahi die. Bukatzeko, 2020. Urte honetako Alardea bertan behera geratu izana salbuespen historikoa izatea eta 2021ean, osasun egoerak hala uzten badu, kaleak berriz bete eta gure arbasoek emandakoa egiteko aukera edukitzea espero da: Alardea, beti ezagutu dugun moduan, Irungo herriaren gehiengoak duen sentimenduaren arabera.