Buruzagien Batzordeak bi toki prestatu ditu elbarrituentzat
2016(e)ko Ekainak 27
2016eko Jeneralaren diskurtsoa
2016(e)ko Ekainak 28
Buruzagien Batzordeak bi toki prestatu ditu elbarrituentzat
2016(e)ko Ekainak 27
2016eko Jeneralaren diskurtsoa
2016(e)ko Ekainak 28

2016eko kantineren diskurtsoa

Hazi egin ginen eta gure lagunekin entsaioak era desberdinean bizitzen genituen. Korrika joaten ginen konpaniaren atzetik, kaleen izkinetan geratuz gero kantinera txalotu ahal izateko. Hazten jarraitu egin dugu eta gaur egun, urtero erabakitzen dugu espaloiak txuri gorriz koloreztatzea eta gure alardea babestea.

Aurten, ordea, alardea barrutik bizi ahal izateko aukera daukagu, amets bat beti bizi izan duguna espaloitik eta paper bat aurten egin ahal izateko zortea eta ohorea daukaguna.

Batzuei denbora gehiago kostatu zaigu eta  beste batzuei gutxiago, baina, zain egon garen denborak pena merezi izan du, gaur hemen gaudelako. Eta ez gaude hemen alperrik. Gaude hemen zihurgabetasunezko une horietan fede itsuaz sinisten dugunaren alde lan egin zutenei esker.

Gure Alardearen alde borroka egin zuten pertsona guztiei esker ere eta urtero gure kaleetako espaloiak betetzen dituzten guztiei esker, konpaniaren bat pasatzen denean beren txaloak eskaintzen dituztelarik.

Partekatzen dugu sentimendu bat oso zaila dena besteei azaltzea, baina, denok eta batez ere guk urtero espaloitik bizitzea erabakitzen dugun emakumeak benetan ulertzen dugun sentimendua da.

Sentimendu hori gizartez gizarte pasatzen den tradizioaren transmisioaren ardatz nagusia da.

Balio kalkulaezinezkoa duen ondare historiko – kultural bat mimo eta arreta handiz maitatu eta zaindu egiten duguna.

Guretzat, hemeretzi kantinerentzat, bi hilabete hauek behar bada gure bizitzaren zoriontsuenak izaten ari dira. Horregatik, bidali nahi dizuegu guztiei mezu bat eskerrak emateko, baina, batez ere, urtero alardea kanpotik egitea erabakitzen dugun guztioi, zeren eta ez zen sekulan posible izango gu guztiok gabe.

Aurten ordezkatzen ditugu gure espartinak botengatik eta janzkera txuri- gorria gerrera beltzarengatik.

Aurten protagonistak gara eta emakume askoren ametsak gauzatzen ditugu, baina, datorren urtean itzuliko gara urtero bezala gure kaleetako espaloietara hain gurea den honetaz gozatzera eta urtero babestea erabakitzen dugun hau txalotzera.

GORA IRUN!!

GORA SAN MARTZIAL!!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies