600 LAGUN BAINO GEHIAGO
2016(e)ko Azaroak 3
Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean
2016(e)ko Azaroak 26
600 LAGUN BAINO GEHIAGO
2016(e)ko Azaroak 3
Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean
2016(e)ko Azaroak 26

Gure esfortzuak puntu lilaren inguruan batuz, batzordeek eta emakumeen taldeek gure gizartean, Irun barne, hain larria den arazoaren aurrean sentsibilizazioa bultzatzeko gure konpromisoa ikustarazi nahi dugu. Elkarte eta pertsona askok gogotsu eta biziki lan egiten dute arazoa desagerrarazteko:  hemendik gure esker ona adierazi nahi diegu. 2016 honetan, orain arte, indarkeria matxistak bi emakume hil ditu Euskadi mailan, salaketa kopuruak gora egiten jarraitzen du eta, ziur gaude beste hainbat ez direla bideratu beldurra edo askatasun faltagatik. Gaurko egunean 016 telefonoa eta bere online bertsioa bezalako zerbitzuak badaudela gogoratzea oinarrizkoa da, arrastorik uzten ez dituztenak eta hain lagungarriak izan daitezkeenak. Izan ere, irmotasunez uste dugu salaketa jartzea irtenbidea aurkitzeko lehen pausua dela eta, horregatik, edozein pentsamendu politiko edo gizataldea mezu horren jabea bihurtzea edo euren onurako erabiltzea saihestea oso garrantzitsua da.

Hori dela eta, gure sumindura adierazi nahi dugu, gezurrak eta demagogia erabiliz, egun hau San Martzial Alardearen kontrako mezu iraingarriak zabaltzeko erabiltzen dutenen aurrean, gizartearen arazo larri honekin lotzeko asmoz. Auzitegi Gorenak argi utzi zuen gure desfilea guztiz legala dela eta ez dela diskriminaziorik egiten genero edo ezberdintasun arrazoiengatik. Emakumeen gehiengoak, herriaren gehiengoarekin batera, San Martzial Alardea egiten den bezala ospatu nahi dute, nahiz eta pertsona eta talde batzuek modu kontziente eta askatasunez hartutako erabaki hori ikusi nahi ez izan. Inork askatasun horren aurrean errespetua ez galtzea, mesedez, bide arriskutsua da hori.

Emakumeen kontrako indarkeria desagerraraztea gizarte guztiaren helburu komuna da, eta ezin dira pitzadurak sortu arazoa konpontzeko zerikusirik ez duten interesenengatik. Hiritar guztiak azaroaren 25ean Zabaltza plazan “Indarkeria gehiagorik ez emakumeen kontra” lelopean egingo den kontzentrazio instituzionalean parte hartzera gonbidatzen ditugu. Indarkeria mota guztiak desagerrarazteko, horren alde lan egingo dugu.

 

San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordea

Emakume Irundarrak

GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartea

Pagoki Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

San Martzialeko Alardearen Batzordea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies