Solasaldi-hizketaldia: “San Martzialeko II”
2013(e)ko Ekainak 5Alarde Gunearen
2013(e)ko Ekainak 13
San Martzial Alardeko Aginte Batzordeak aurtengo festen programa aurkeztu du gaur goizean Platanoen plazan egindako prentsaurrekoan.
Ezaugarriak
Festen programa, euskeraz eta gazteleraz, 44 orrialde ditu eta 25.000 ale egin dira, gaur goizean banatzen hasi direnak. Azaleko argazkia “Quique Escalante VI. Memoriala” irabazi zuen argazkiarentzat da, Eladio Aires Pacheco-ren “Preparando los cañones” argazkiarentzat hain zuzen ere.
Alardeko Jeneralaren eta Alarde Batzordeko eta Aginte Batzordeko agurrez gain, ohi bezala, konpainia eta partehartze murriztutako unitate bakoitzari buruzko informazioa aurkitu dezakegu, hala nola aurtengo 19 kantineren argazkiak. Konpainia ezkerdinetako ordutegi eta biltze lekuak ere aurki daitezke, entsegu nahiz San Pedro egunerokoak.
“Gurekin eramateko pentsatua dago, entsegu, ibilbide, ordutegi nahiz biltze lekuei buruzko zalantzak kontsultatzeko”, dio San Martzial Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak.
Nobedadeak
Nobedadeen artean zaldiek festan duten garrantzia jorratzen duen erreportai bat aurkitu daiteke, suposatzen duten gastu eta zaintza lanekin, hala nola San Martzialeko II. Guduaren berrehugarren urteurrena oroitzeko programari buruzko informazioa ere.
Gainera aurten “Alarde Gunea” osatuko duten tabernei buruz ere informazioa aurki daiteke, hala nola aurtengo San Martzial Alardea antolatzeko onartutako aurrekontuei buruz edota Remington eskupetari buruz ere.
“Hilabete askotako lana da. Espero dugu irundarren gustokoa izatea eta informazioaz gain, gure historia, gure hiria eta gure festei buruz zerbait gehiago jakiteko balio izatea”, dio Real Union konpainiako eta komunikazio taldearen buru den Pedro Alapont-ek.