ALARDEALDIAKO ZOZKETAN SARITUTAKO TIKETAK
2019(e)ko Maiatzaak 27
BISITA GIDATU BERRIA OLABERRIAKO MUGA HISTORIKOETAN ZEHAR
2019(e)ko Maiatzaak 29
ALARDEALDIAKO ZOZKETAN SARITUTAKO TIKETAK
2019(e)ko Maiatzaak 27
BISITA GIDATU BERRIA OLABERRIAKO MUGA HISTORIKOETAN ZEHAR
2019(e)ko Maiatzaak 29

CARLOS HERNANDEZEK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean

Real Union Konpainiak eramango du zutoihalaren erreplika bere mendeurrena dela eta

San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak eta Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak gaur ezagutzera eman dute Carlos Hernandez Encinar, Real Union Konpainiako kidea, izango dela aurten San Martzial egunean zutoihalaren erreplika eramango duena. Konpainiak bere mendeurrena dela eta zutoihalaren erreplika eramatea eskatu zuen.

Historia

Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa Konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardearen Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Ondoren Alardea Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.

Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako Alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.

Zutoihala

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika “La Francesa” izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; oihal nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen Komentuan.

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkarteak akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

Carlos Hernandez Encinar

Carlos Hernandez Encinar irundarra da, Cipriano Larrañaga kalekoa, 1947ko irailaren 5ean jaioa. 1963tik parte-hartzen du San Martzialeko Alardean, beti ere eskopetarekin Real Union Konpainian desfilatzen. Konpainiako batzordearen kidea da ere orain dela urte asko.

“Ohore bat da niretzat datorren ekainaren 30ean Real Union Konpainia ordezkatzea zutoihalaren erreplika eramanez. Poztasun handia da niretzako eta poztasun handia ere izan zen niretzat nire konpainiako kapitaina den Aitor Mediavillak aukeratua ni nintzela jakinarazi zidanean”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies