RAMÓN GUIRAOK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean
2018(e)ko Apirilak 15KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Apirilak 15Datorren ekainaren 4ean izango da, Altamirako meategiak bisitatuko dira eta Estebenea Jatetxean bazkaria egongo da
Estebenea Jatetxea, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak datorren ekainaren 4erako auzoko muga historikoetan zehar bisita gidatu bat antolatuko dute hirugarren urtez. Urtero konpainiako kantinera hautatu ondoren burutzen den jarduera bat da, Olaberriako muga historikoetako zatiren bat eginez.
“Familia edo lagunen artean eguna pasatzea bilatzen dugu, ariketa pixka bat eginez gure auzoa ezagutzen dugun bitartean. Bukatzeko bazkari bat egin nahi dugu konpainiako leku historikoetako batean”, dio konpianiako tenientea den Javier Garcíak.
Hirugarren urte honetarako proposatzen den ibilbidea honako hau da: Urdanibia plazatik atera 9:00etan eta Ama Xantalen kaletik Dolores Salís eta San José Langilea hartu Txikillo baserrira iristeko. GI-3452 errepidea hartu (Olaberria-Bentas errepidea) autobideko zubiraino eta Arrillaran baserritik Altamirako meategietara eta Zubeltzuko dorrera igo. Gero, Uruneko Errotara jaitsi eta GI-3452 errepidetik Estebenea inguruan bukatu.
“Altamira baserriaren inguruan txozna bat jarriko dugu txistorra eta saldarekin. Olaberria Konpainiako eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko merchandising produktuak ere egongo dira salgai”, dio Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko presidentea den Amaia Jauregik.
Nahi dutenek Estebenea Jatetxean bazkaldu dezakete 14:00etatik aurrera. Menua itxia da, 20 euro helduentzako eta 10 euro umeentzako. Estebenea Jatetxean erreserba egitea derrigorrezkoa da eta aurretik bazkaria ordaintzea.
Helduentzako menua (20 euro):
- Entsalada mistoa
- Kroketak
- Piper beteak
- Txerri-ukondoa / bakailoa saltsan (aukeratzeko)
- Postreak
- Kafea
- Ardoa-freskagarriak
Umeentzako menua (10 euro):
- Kroketak
- Txibiak
- Oilasko-bularkia patatekin
- Izozkia
- Ura-freskagarriak