AZAROAREN 5EAN ‘LAS MANOS DEL ALARDE’ DOKUMENTALA ESTREINATUKO DA, IULEN ARANA ZUZENDARIAREN LANA
2023(e)ko Urriak 20
JENERAL BERRIAK ESTATU NAGUSIKO KIDEAK IZENDATU DITU
2023(e)ko Azaroak 16
AZAROAREN 5EAN ‘LAS MANOS DEL ALARDE’ DOKUMENTALA ESTREINATUKO DA, IULEN ARANA ZUZENDARIAREN LANA
2023(e)ko Urriak 20
JENERAL BERRIAK ESTATU NAGUSIKO KIDEAK IZENDATU DITU
2023(e)ko Azaroak 16

ASIER ETXEPARE IZA, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA

Karguan Paco Carrillo Etxeberria ordezkatuko du

Asier Etxepare Iza, 48 urtekoa, aukeratu dute San Martzial Alardeko Jeneral berria, astearte honetan, 2023ko urriaren 31n, unitateburu eta kapitainek egindako bileraren ostean. Etxeparek Paco Carrillo Etxeberria, San Martzial Alardeko Jenerala 2016 eta 2023 urteen artean, ordezkatuko du.

Etxeparek beti desfilatu du Santiago Konpainian, Estatu Nagusiko kide izan den urteetan izan ezik. Bere konpainian lehenengo eskopeta gisa desfilatu zuen eta gero erredoble gisa 2006an Mikel Agesta konpainiako kapitainak alferez izendatu zuen arte. 2007 eta 2009 artean tenientea izan zen Edorta Uruñuelaren aginduetara.

Jeneral berria Estatu Nagusiko kide bihurtu zen 2010ean, Infanteriako Laguntzaile izendatu baitzuten. Kargu horretan aritu zen 2015era arte; lehenik, Satur Ibargoyen Jeneralarekin (2010-2011) eta, ondoren, Iñaki Arruabarrena Jeneralarekin (2012-2015). Paco Carrillok Infanteriako Komandante izendatu zuen eta postu horretan Asier Etxeparek desfilatu zuen 2016 eta 2020 urte artean. 2022 eta 2023 urteetan Santiago Konpainian desfilatu du eskopetarekin.

“Harrotasuna eta erantzukizuna”

Etxepare bera “urduri, baina aldi berean ilusio handiarekin” agertu da kargua onartu ondoren. “Harrotasun eta erantzukizun handia da aldi berean, baina gauzak ondo egiten saiatzeko gogoz nago”. Kapitainek eta unitateburuek konfiantza jarri dute bere pertsonarengan, eta Jeneral berriak nabarmendu duenez, “oso polita da zure bila etortzea kargua betetzeko”.

San Pedro Egunaz eta San Martzial Egunaz gehien espero dituen uneez galdetuta, Asier Etxeparek azpimarratu du “asko” egongo direla, baina San Martzialeko Botoa betetzea “oso berezia” izango dela onartu du. “Aitona-amonak, osabak… gogoratuko ditut”. Gainera, Santiago Konpainiaren armen ikuskatzea emozio berezia egingo dio: “Nire semeak, aita, familia, konpainia… ikusiko ditut. Hunkigarria izango da”.

Etxeparek azken urteetako bide beretik jarraituko duela ziurtatu nahi izan du: “Batasunak indarra egiten du eta bide horretatik jarraituko dugu. Nire aurreko guztien mailan egotea espero dut, listoia oso altua baita”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies