ARTILLERIARI BURUZKO BIGARREN HITZALDIA, DATORREN OSTIRALEAN
2018(e)ko Apirilak 15RAMÓN GUIRAOK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean
2018(e)ko Apirilak 15Fernando Rodríguezen eskutik. Erret-Aginduaren eta Artilleria Bateriaren inguruko erakusketaren barruan egiten den bi hitzaldietatik lehena izando da
Ostiral honetan, ekainak 2an, 19:30etan Palmera Montero Gunean dagoen izen bereko aretoan, eta 1817. urteko Erret-Aginduaren bigarren mendeurrena dela eta antolatu den erakusketaren baitan, “Artilleriaren garrantzia 1800 urtearen inguruan” deituriko hitzaldia entzun ahal izango da.
Hizlaria Fernando Rodríguez Insausti da, Buenos Amigos Konpainiako kidea, karrerako militarra eta historia militarrean aditua, San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak antolaturiko aurreko hainbat hitzaldietako hizlaria izan delarik.
Bertan, historikoki hain gatazkatsua izan zen XIX. mende hasieran, artilleriak izan zuen garapen eta garrantzi estrategikoaren inguruko hainbat datu eta gogoeta entzuteko aukera izango da.