ALARDEALDIAKO RIFAK, BALIOGABE
2020(e)ko Maiatzaak 19
QUIQUE ESCALANTE MEMORIALAK OINARRIAK MOLDATU DITU ALARDERIK GABEKO URTEKO ARGAZKIAK JASOTZEKO
2020(e)ko Ekainak 24
ALARDEALDIAKO RIFAK, BALIOGABE
2020(e)ko Maiatzaak 19
QUIQUE ESCALANTE MEMORIALAK OINARRIAK MOLDATU DITU ALARDERIK GABEKO URTEKO ARGAZKIAK JASOTZEKO
2020(e)ko Ekainak 24

ALARDERIK GABEKO URTE BATI EGOKITURIKO ONLINE PROGRAMA

Agintarien Batzordeak Alardeko bideo eta doinuetan oparoa den programa aurkeztu du.

#Ekainezberdina lemarekin, 16 orri dituen online programa argitaratu dute, herritarrak jaiaren momentu garrantzitsuenak gogoan edukitzera bideratuz

Urtero, ekainaren erdialdera, Agintarien batzordeak jaietako programaren nondik norakoak aurkezteko prentsaurreko bat antolatzen du. Urtetik urtera oso antzekoa izan arren, aurten COVID-19ak sortutako krisi sanitarioa dela eta Alardea ez antolatzeko erabaki gogorraren ondoren, Batzordeak urte historiko honetarako, batez ere online izango diren hainbat ekitaldi antolatu ditu, Alardea maite duten guztien gogo-bihotzak ahalik eta era hunkigarrienean ukitzeko helburuarekin.

Agintari, konpainia, kantinera eta lastargidunen inplikazioarekin, #Unjuniodiferente/#Ekainezberdina lemarekin antolatu den programa zehaztu da. Hasiera ekainaren 1ean eman zitzaion, sareetan elkarbanatutako bideo ezberdinen bitartez. Ekintza gehienak ordea, bihartik aurrera gertatuko dira, hurrengo egunetan zehar jaietako momenturik garrantzitsuenak gogora ekarriz, ekainaren 30ean, San Martzial egunez, goia jotzen duen arte.

Ekitaldi guzti hauek 16 orrialdeko programa batean laburbildu dira. Ohikoa den moduan, Graficas Txingudi enpresak argitaratu du, eta azalean, Quique Escalante Argazki lehiaketaren irabazlea izan zen Gerardo Garciaren “Descarga de Infantería” argazkia darama. Programan, lehiaketa berean parte hartu zuten saritutako beste hainbat argazki agertzen dira, Josema Camararen argazkiekin batera, besteak beste.

Programa ez da paperean argitaratuko, bai Alardeko webgunean bai Alardearen sare sozialetan aurkitu daitezken esteken bitartez deskargatu daitekelarik.

Oro har, ekaineko egun berezi hauetan zehar, Agintarien Batzordeak hurrengo ekintzetan partehartzera deitzen du:

– Etxe, leiho eta balkoien apaintzera.

– Ekainaren 30ean, egunari dagokien koloreekin janztera.

– XIV. Quique Escalante Argazki Memorialean partehartzera. Adi egon lehiaketaren arauei, aurten era sakonean aldatzen baitira.

– San Martzial doinuak Spotify-ra igo dira, “Ekainak 30-San Martzial” albumean aurki daitezke.

– Sanmartzial jai berezi hauetan jendeak bizi dituen momentuak elkarbanatzera deitzen du ere, argazki, bideo edo etxeko txikienek egindako marrazkien bitartez. Horretarako hurrengo bideak erabili daitezke: alardedeirun@gmail.com email-a edo @Irungoalardea aipamena sare sozialetan.

– Programan dauden ekitaldien jarraipena egitera, hurrengo gune ofizialetan:

  • Webgunea: www.irungoalardea.com
  • Sare sozialak: Instagram, Facebook eta Twitter: @Irungoalardea
  • Youtube kanala: Irungo Alarde / Alarde de Irun
  • Teledonostia Txingudin egingo diren bideoen emanaldietara.

– Konpainiek proposatutako ekitaldietan partehartzera, beraien webgune eta sare sozialetan.

Honetaz gain, ekainaren 20 eta 30 artean, aurreko urteetako irudiak igoko dira, programa honi jarraituz:

– Ekainaren 20 eta 29 artean, egunero, goizeko 11:00tan 2019ko Alardeko argitaratu gabeko irudiak izango dituen bideo txiki baina bereziak.

– Ekainaren 20an, 21:30tan, Bentas konpainiako saio baten bideoa.

– Ekainaren 25ean, 21:30tan, saio orokorraren bideoa.

– Ekainaren 26ean, 21:30tan Banda eta Danborradaren saio baten bideoa.

– Ekainaren 27an, 20:00tan eta Pagokik antolatuta, lastargidun diren hainbat emakumeren lekukotza erakusten duen bideoaren estreinua, elkartearen sare sozialetan.

– Ekainaren 28an, 21:30tan, kantinerak gogora ekarriko dituen bideo bat eskeiniko da, eta honen ondoren, Paco Carrillo jeneralak mezu bat igorriko du sare sozialen bitartez.

– Ekainaren 29an, 16:00tan armen ikuskatzearen inguruko bideoa. 22:00tan lastargidunek pizte sinbolikoa egingo dute, ondoren “Sua badator” bideoa eskainiko delarik, Pagoki elkartearen sare sozialetan.

Bideoak, 837 Comunicación-ek editatutakoak gehienbat, Alardeak duen Youtube kanalean eta sare sozialetan ikusi ahalko dira. Gabeko bideoak, ordutegia errespetatuz Teledonostian jarrai daitezke ere, sare sozialik ez, eta telebistan ikusi nahi dituenarentzat. Ekainaren 30ean, logika berdinari eutsiko zaio, eguneko momenturik gogoangarrienak bihotzetara helarazteko asmoarekin.

Bideo hauek Youtube, sare sozial eta Teledonostia katean ikusi ahalko dira momentu berean, eta familia eta lagunekin batera ikusteko deialdia egiten da. Hala nola, bozgorailuak leihora atera eta inguruak alaitu nahi dituenari ere beldurrik gabe ekiteko deialdia egiten zaio. Hauek dira bideoak:

– 4:00tan Alborada

– 6:00tan Villarrobledo Diana eta Danborradaren Diana.

– 7:35tan Urdanibia plazan tropen elkarretaratzea eta Arrankada.

– 8:30tan Alardea, San Juanen

– 9:30tan Alardea Junkal Plazatxotik Urdanibia plazara

– 18:30tan Arratsaldeko Arrankada

– 20:00tan, Alardearen bukaera eta Fagina

Honetaz gain, ekainaren 30eanSan Martzial mendian, Irungo herriaren izenean eta arbasoek egindako zin-hitza betetzeko ekitaldi xume bat egiteko lan egiten ari dira. Ekitaldia nola antolatuko den guztiz ixten denean, xehetasun gehiago emango dira.

Agintarien Batzordeak, beste behin, herritar guztiei erantzukizunez jokatzeko eskaria egiten die, agintariek ezarritako segurtasun neurriak bete ez ditzakeen inolako ekintzarik ez antolatuz. Azkenik, eta sakon sakonetik, krisi honengatik bai galera pertsonalak zein ekonomiak jasan edo jasaten ari diren guztiei beraien elkartasun eta babes handiena eskaini nahi die.

Online egitaraua, hemen: https://www.alardedeirun.com/3d-flip-book/programa-de-fiestas-2020/

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies