DESCANSO IRUDIA, FESTEN PROGRAMAREN AZALA
2018(e)ko Apirilak 14BIHAR, 2017KO SAN MARTZIAL ALARDEAREN LEHEN KANTINERA
2018(e)ko Apirilak 14
Aurten El Muro taberna izango da
Julen Palacios, Guille Dilla eta Jorge Iragorri dira bere arduradunak
Irun, 2017ko ekainak 7 | Gaur arratsaldean Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldia burutu da Legia kalean, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin.
Aurten El Muro izango da Alardeko taberna. Julen Palacios, Guille Dilla eta Jorge Iragorri dira bere arduradunak. “Lehenengo aldia da guretzako eta dena prest dugu. Giro polita sortuko dela uste dugu”, adierazi du Guille Dillak.
“Konpainia eta parte-hartze murriztuko unitateak hemendik pasako dira. Irungo Alde Zaharrean gaude, giro ezin hobea egongo da. Alardeko tabernaren inaugurazioarekin beste pausu bat ematen dugu ekainaren 30era arte egin behar dugun ibilbidean”, azpimarratu du Alardeko Jenerala den Paco Carrillok.