Alardearen Ordenantzak
Antolakuntza lan handia eskatzen duen ekitaldia da Alardea, jende askok eta hainbat taldek hartzen baitute parte. Horrexegatik behar da arau esparru bat, guztia ondo bideratu eta gauzatu ahal izateko. Araudiak hiru mailatan banatuak daude eta araudi bakar bat ere ezin da justu gainekoaren kontra joan.
• San Martzial Alardearen Ordenantzak.
• Barne Erregimeneko Araudiak.
• Barne Erregimeneko Arauak.
SAN MARTZIAL ALARDEAREN ORDENANTZAK.
San Martzialeko Alardea aurrera eramatean oinarritzat hartu behar diren aginduen multzoa da San Martzial Alardearen Ordenantza. Alardeak, antolatzen nahiz egiten denean, oinarritzat hartu behar dituen printzipioak, moduak (janzkera, ibilbidea, musikak, arma mugimenduak, …) eta eraketa (Batzordeen eta agintarien eginkizunak eta ardurak).
Agintarien Batzordearen erantzukizuna da ordenantzan agertzen dena gauzatzea eta Alardearen Batzordearen eskumena, berriz, betetzen dela zaintzea eta hura prestatzea eta interpretatzea, gero Agintarien Batzordeak eman beharko dion onarpenarekin betiere.
Hemen aurki daitekeen ordenantzaren azken berrikuspen hau 2016ko azaroaren 22an onartu zuen Agintarien Batzordeak.
BARNE ERREGIMENEKO ARAUDIAK.
Alardearen Ordenantzek xedatzen duten bezala, hainbat Araudi bete behar dituzte Konpainiek eta Unitateek. Haietan adierazten eta mugatzen dira talde bakoitzaren ezaugarriak eta funtzionamendua.
Honako hauek dira Araudiak:
- Artxeroen Eskuadraren Barne Erregimeneko AraudiaBerrikusten.
- Danborradaren Barne Erregimeneko Araudia (Txilibito eta Danborren Banda). Berrikusten.
- Musika Bandaren araudia. Berrikusten.
- Zaldizkoen Eskoltaren Barne Erregimeneko Araudia. Berrikusten.
- Infanteriako Araudia. Berrikusten.
- Artilleriako Bateriaren Barne Erregimeneko Araudia. Berrikusten.
BARNE ERREGIMENEKO ARAUAK
San Martzialeko Alardearen Ordenantzak bere 46. artikuluan hauxe dio Barne Erregimeneko Araudiez mintzatzean,
"...Infanteriaren osaera ikusita, 15 Konpainia baititu, onartzen da haietako bakoitzak bere Barne Erregimeneko Arauak izatea".
Horrenbestez, Infanteriako konpainia bakoitzak bere barne Arauak ditu bere antolamendua eta funtzionamendua bideratzeko.