IÑIGO LEGORBURU, FERNANDO GARCÍA-NIETO ETA MIREN SÁNCHEZ, KONTAKETA LABURREN LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2023(e)ko Apirilak 28
IRUNGO UDALEAN ORDEZKARITZA DUTEN TALDE POLITIKOEKIN IZANDAKO BILEREN BALORAZIOA
2023(e)ko Maiatzaak 9
IÑIGO LEGORBURU, FERNANDO GARCÍA-NIETO ETA MIREN SÁNCHEZ, KONTAKETA LABURREN LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2023(e)ko Apirilak 28
IRUNGO UDALEAN ORDEZKARITZA DUTEN TALDE POLITIKOEKIN IZANDAKO BILEREN BALORAZIOA
2023(e)ko Maiatzaak 9

ALARDEALDIAREN 23. EDIZIOA MAIATZAREN 28AN OSPATUKO DA

Aurtengo omendua Iñaki Cienfuegos izango da, Alardealdiaren logotipoaren diseinatzailea

Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak, hala nola Alardealdiaren lantaldeko emakume elkarteak, erakundeak eta elkarte gastronomikoak, Alardealdiako 23. edizioa gaur Urdanibia Enparantzan aurkeztu dute, indartua itzuliko den ekitaldia: jarduera gehiagorekin, gazteen parte-hartze handiagorekin antolakuntzan eta teknologia berrien eransketarekin.

Ohiko ibilbidea berritasun teknologikoekin

Datorren maiatzaren 28an, 23. aldiz egingo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan biltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela eta hau autofinantziazioa horren zutabe nagusietakoa dela. Aurtengo omendua Iñaki Cienfuegos izango da Alardealdia ospatzen hasi zenean horren logotipo diseinatu zuena. Ibilbidearen hasieran zinta mozteaz gain, Cienfuegosek ‘Enborra’ jasoko du, zurez egindako saria berak sortu zuen logotipoarekin eta bigarren urtez omendutako pertsonei oroigarri gisa emango zaiena.

Irteera 9:00etan emango da Santa Elena kaletik. Arbes barrena Blaia Ibilbidera helduko gara Aldabe baserri ingurura igotzeko. Hemendik Meakara jaitsiko da eta Ibarrola Ibilbidetik (Ibarla) Ibarburura joango gara Larreaundiraino iristeko. Virgen Milagrosa kalea hartu eta Urdanibia plazara joango gara. Ibilbideko eremu guztietan izango dira guneak. Edizio honen beste berritasuna gune bakoitzean QR kodigo bat egongo dela izango da, eta mobilarekin eskaneatzean, leku bakoitzaren informazio historiko eta kulturala emango du.

Postuak ere jarriko dira txistorra, solomoa eta tortilla-pintxoak, taloak eta edari-mota oro dastatzeko. Ibilbidean zehar Alardealdiaren abestia entzungo da eta gune desberdinetan Alardearekin zerikusia duten artikuluak salduko dira: Alardearen ohiko merchandising-a, edo ‘Alarde’ pelikula, besteak beste.

Urdanibia plazako pintxo-dastaketan hiriko hainbat elkarte gastronomikok parte hartuko. 11:15etan hasiko da eta jakiak amaitu arte iraungo du.

Ibilbidean zehar, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga batek girotuko dituzte parte-hartzaileak. Urtero bezala, interesatu guztiek txu-txu trenean egin ahal izango dute ibilbidea. Trena Ama Xantalen kale ingurutik irtengo da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak izango dira Larreaundi aldean. Haurren gunean margoketa eta makillaje tailerrak izango dira eta monitore espezializatu talde batek prestatuko ditu txikienentzako jokoak. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere egongo da. Goiz osoan zehar txaranga batek eta buruhandi konpartsa batek Larreaundi eta Urdanibia plaza inguruko tartea girotuko dute.

5 eta 12 urte bitarteko haurrek ibilbidea atseginagoa bihurtzeko asmoz sorturiko ‘Bidelagun’ pasaportea betetzeko aukera izango dute. Gune bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote eta zigilua jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen artean Tablet bat zozketatuko da. Bidea hasi baino lehen Ama Xantalen kale inguruan jaso ahalko dute txartela eta Urdanibia plazan entregatu beharko dute zozketan parte hartzeko. Zozketa bazkaria bukatutakoan egingo da (irabazlea bazkarian ez balego, antolakuntzak berarekin jarriko da harremanetan ondorengo egunetan).

Irungo 57 jatetxetan bazkari eta afarien zozketa

Azken aldietan egin zen moduan, Bidasoaldean kokatuta dauden hainbat jatetxe eta tabernek saritutako bazkari eta afarien zozketan sartzeko rifak salduko dira. Aurten 57 (iaz baino 9 gehiago) establezimenduk parte hartuko dute zozketaren sarietan, eta rifak euro bateko prezioan dagoeneko eros daitezke ohiko tokietan; sariak Alardealdiaren egunean Ficoban egingo den bazkarian zozketatuko dira.

Herri bazkaria Ficoban

Herri bazkaria Ficoban izango da, 14:30etatik aurrera. 13:30etatik aurrera txu-txu trenak Urdanibia erakustazokarekin lotuko du. Helduentzako menua ez ezik, prezioa mantendu eta 29 eurotan salgai egongo dena, haurrentzako menua ere jarriko da (14 urtetaraino), 146 eurotan. Bazkarian parte hartzeko tiketak ohiko tokietan daude salgai.

Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17:00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin, zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin, baita arku tiroketa eta mahai tenisean jarduteko aukerarekin ere. 17:15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da. 18:00etan txokolatada egongo da eta 19:00etan pizza eta gozokiak banatuko dira.

Giroa alaitu eta San Juan plaza ingurutik herri bazkarira joan ez baina erakustazokara hurbildu nahi direnak mugitzeko 16:45etan kalejira bat aterako da San Juan plazatik, Academy 22 dantza taldearekin eta Bidasoako Erraldoiaken erraldoi eta buruhandiekin, festa giroan Ficobara jeitsiz. Txu-txu trenak San Juan eta Ficoba lotuko ditu doan arratsalde osoan zehar, 17:00etatik aurrera, irteera garai bateko Bixeratik abiatuta. Gogoratu behar da ere Ficobako aparkalekua doakoa dela 8:00etatik 22:00etara.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies