PACO CARRILLO JENERALAK ESTATU NAGUSIA BERRONETSI DU
2019(e)ko Azaroak 11
ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO
2019(e)ko Abenduak 9
PACO CARRILLO JENERALAK ESTATU NAGUSIA BERRONETSI DU
2019(e)ko Azaroak 11
ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO
2019(e)ko Abenduak 9

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak, eta Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki eta Mugarriluze emakume elkarteek, emakumeen aurka egiten den edozein indarkeriarekiko gure gaitzespena argi erakutsi nahi dugu.

Gaurko egunarekin Zabaltza plazan egin den konzentraziora batu ondoren, guk antolatutako aktibitateetan indarkeriaren zantzu txikiena agertuz gero hau erantzunik gabe geratuko ez dela ziurtatu nahi dugu.

Honekin batera, gure gizartea zikintzen duen orban hau garbitzeko lanean dabiltzan guztien lana goretsi nahi dugu, eta salaketek eta 016 bezelako telefono eta zerbitzuek duten garrantzia azpimarratu.

Emakumeak libre sentitzen diren guneak sortzea gizartearen eta gizatalde ororen ardura da, eta bide honetan guk bizitzen ditugunak, jaietakoak, inolako eta inorrenganako biolentziarik gabeko guneak izan daitezen adi egongo gara.

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea

San Martzial Alardearen Batzordea

Emakume Irundarrak

GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartea

Pagoki Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies