XII. “QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA” ARGAZKI LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGIN DA
2018(e)ko Ekainak 25
JAVIER GARCIA, OLABERRIAKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Irailak 22
XII. “QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA” ARGAZKI LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGIN DA
2018(e)ko Ekainak 25
JAVIER GARCIA, OLABERRIAKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Irailak 22

{%CAPTION%}

Beste urte batez, San Martzial Alardearen antolakuntza eta Alardea bera pasata, bai Agintarien Batzordetik bai Alardearen Batzordetik hauen inguruan egindako balorazioa ezagutzera eman nahi dugu. Balorazio hau, konpainia eta unitate ezberdinetako batzordeen, zein Alardearen antolakuntzan parte hartzen duten beste batzordeen iritzia jaso ondoren laburtu eta kaleratzen dugu, Alardearen antolakuntzan gabiltzanon iritzia jasoaz.

Alardea edo bere finantziazioarekin zerikusirik izan duen ekintza orotan parte hartu duen orori eskerrak emanez hasi nahiko genuke idatzi hau. Alardea antolatzeko egin beharreko talde lanak ez du amairik, eta asko dira bere denbora zein baliabideak debalde jartzen dituztenak, Alardearen oraina eta etorkizuna bermatzeko asmoarekin. Egindako lanarengatik eskerrak eman nahi dizkiegu, eta beraiek egindakoaren fruituak hurrengo belaunaldiak elikatzeko balioko dutela ziurtatu. Ezbairik gabekoa ere, beste urte batez, Alardea Irungo kaleetan barrena bere txaloekin babesten duten emakume eta gizon guztien epaia, beraien ekintzekin hau nola bizi eta sentitu nahi duten erakutsi baitute, kontzienteki eta askatasun osoz, urtez urte, hau zalantzan jarri eta zapuztu nahi izaten dutenen aurrean, Alardearen esanahia kontextutik guztiz kanpo atereaz, gure herritik kanpo, errealitate objektiboak ez diren elementuak salduz eta Alardea senti eta bizitzen duten oro matxistatzat joaz, erasotzaile hitza ere erabiliaz.

Gure aldetik, bai Alardean bai entsaioetan ez dela arazorik egon argi utzi nahi dugu, hau hala izateko faktore bi egon direlarik: alde batetik, antolakuntzak erabili duen komunikazio estrategia, non probokazioen aurrean lasai egoteko eskatu den. Bestetik, gu babesten gaituzten emakume elkarteen ikaragarrizko lana, ekainaren 30ean kale Nagusian informazioa banatu eta lasaitasun mezua zabalduaz. Hemendik gure besarkadarik estuena GordeZAN-Anakako Emakumeak Elkartea, Emakume Irundarrak, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea eta Pagoki Emakume Elkarteari. Azken hau bereziki zoriondu nahi dugu, lastarginen ekitaldiaren 20. urteurrena dela eta. Emozioz beteriko uneak bizi arazi dizkigute antolatutako ekitaldiekin, eta beraien aurreikuspenak guztiz gainditu dituen parte-hartzearekin atera ziren ekainaren 29ean. Bai Pagokiri, bai beste emakume elkarteei ere gure babesa eman nahi diegu beraien inguruan esaten dituzten gezur eta irain guztien aurrean, azken hilabeteetan erasotuak sentitu baitira, Irundik kanpo hori inork salatzen ez duen arren.

Alardearen balorazio soilari ekinez, aurten ere Barne Sailak ezarritako denboretan eta Segurtasun Plan Bateratuaren aterkipean egindako Alarde baketsu bat izan dugula azpimarratu nahi dugu. San Pedro eguneko armen ikuskatzea ere denbora zein forma barruan egin zen, bero handiko eguna suertatu arren. Beraz, oso asebeteta bukatu dugu ekitaldien garapenarekin, eta beste urte betez, Irungo herria hunkitu dugula espero dugu.

2018 urte honetan zehar, Alardean armek eta San Juan plazan zein Junkal plazatxoan egiten diren deskargen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu, bai sarean bai komunikabide ezberdinetan agertu diren mezuen bitartez. Tiro egiteko gai diren eskopeten zenbakia handitu arren, Alardean duten zenbakia indartu nahi dugu, beraien presentzia ezinbestekoa baita Alardea zein arma ikuskatzearentzat. Alardearen oinarrietako bat da, eta bai Alardeak duen epe luzerako iraupenean bai hurrengo belaunaldiak lotzeko moduan eragina du, banda zein armadun soldaduen proportzionaltasuna ondo mantenduaz.

Ezin ahaztu ere Irungo herriak Alardea finantziatzeko egiten duen ahalegin ekonomikoa. Konpainia eta unitateen emariek, loteriaren salmentak, aurten emandakoaren zati txiki bat itzuli ahal izan dugularik, Alardealdiak eta Alardeko taberna izan diren Manolo, Batzoki, Basque Corner, Gaztelumendi eta Sargia tabernek emandakoak egiten dute bideragarri Alardea urtez urte.

San Martzial Alardearen inguruan esan behar duguna esanda, ez dugu erakunde zein partidu politiko batzuek egun berean antolatzen den eta aurten ere diru publikoarekin ordaindu den manifestazioarekiko azaldutako jarrera aipatzeko aukera hau galdu nahi.

Manifestazio batentzat dirua barra-barra, noiz arte?

Noiz arte jasan behar dugu hainbat partidu politikok armatuta dagoen manifestazio batentzat bera antolatzen duten erakunde pribatuen bitartez diru publikoa desbideratzea? Lotsagarria eta onartezina da. Agintarien Batzordeak 66.0000 euroko dirulaguntzak zenbatu ditu 2018an. Hau da, 30.00 euro Foru Aldunditik Alardezaleak entitate pribaturako, beste 10.962 euro Argiri elkarteari eta 9.395 euro Jaizkibel-i. Honetaz gain, lehen aipatutako Argirik, beste 16.000 euro jaso ditu Emakundetik. Erakundeek izandako jarrera lotsagarria bere gorenera iritsi zen Ficoban antolatutako ekitaldi pribatu bat iturri berdinetik etorritako diru publikotik ordaindu zenean. Bai, ondo entzun duzue, diru publikoarekin ordaindutako ekitaldi pribatu bat. Eta diru guzti hau, manifestazio armatu bat antolatzeko. Noiz arte?

GBB-ek Irungo EAJ-ri eragindako presioak

Ekainaren 27an Podemos-Ahal Duguren proposamen baten ondorioz, lehen aipatutako manifestazioa babesteko ekainaren 30ean erakundearen ordezkariak bidaltzea bozkatu zen. EAJ-k ezezkoa bozkatu zuen, PSE-EE eta PP-rekin batera, eta proposamena baztertu zen. Hala eta guztiz ere, EAJ-k ordezkariak bidaltzea erabakitzen du, Eider Mendoza Batzar Nagusietako Lehendakaria buru, beraien kontu ofiziala erabiliz argazkiak igotzeko. Donostia eta Irun artean, zein puntutan galdu zen koherentzia?

Honekin batera, Agintarien Batzordeak jakin duenez, GBB-k Irungo EAJ manifestazio hau jasotzera behartu nahi du, Irungo EAJ-k “herriaren Alardea” babesten duela azaltzera emateko komunikatu bat plazaratzera behartuz. Demokraziaren jokoa: “nik esan eta zuk bete” ulertzen omen dute Gipuzkoan gaur egun.

Podemos-Ahal Dugu, bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin

Ekainaren 27an gertatuko batzarrean, Maria Valiente batzarkideak, Podemos-Ahal Duguk ekartzen zuen proposamena defendatzeko ardura zuen. Bere hitzetan, Valiente andereak “ezberdintasun egoera jasanezin baten konsolidazioa” aipatu zuen. Bestalde, Andeka Larrea, Bilbon bere partiduko emakume guztiei ekainaren 30ean Irunera joateko deialdia egin zien, “jokaera misogino eta matxistei” erantzuteko. Partiduko buruei urtetik urtera gurekin erabiltzen dituzten hitz gogorrak Irunen dituzten eta Alardean parte-hartzen duten zinegotziei ere esaten dizkieten jakin nahiko genuke, eta zein den beraien iritzia honen inguruan.

Udako ikastaroen partzialtasuna

Gizartea beraien eredura bai ala bai moldatzeko erakusten ari diren grinarekin, aurten erakundeetatik, Gipuzkoako Foru Aldunditik zuzenduriko beste fronte bat datorkigu. Udako Ikastaroen barnean egin den “Errituen zentralitatea mundu mugikor honetan” ikastaroan, munduko errituak baino, Irun eta Hondarribiko Alardearen inguruan sortzea interesatzen zaien arazoa zukutzen zuten ponentziak eta ekitaldiak egon dira, argi eta garbi: Erritualak, tradizioak eta jaiak: aldaketak eta jarraitutasunak”, Arma plazatik abiatuz Hondarribiko Alardeak egiten duen ibilbideari bisita, Zuloaga Etxean mahaingurua, eta “Gatazka baten kronika: Irun eta Hondarribiko Alardeak”. Bakarrizketa ederra, ikuspuntu bakarretik informazioa jasotzeko gainera. Ikastaroa Margaret Louise Bullen du zuzendari, Jaizkibel “konpainia mixtoa” ere hizlari, eta nola ez konpainia bereko Arantxa Urretabizkaia. Ondorioz, erakundeetan kalean lortu ezin dezaketena lortu nahi dute. Herriaren iritzia kontutan hartu gabe, Gipuzkoako Foru Aldundia lagun.

Uztailaren 1eko konzentrazioan egondako hutsuneak

Irundarroi lotsa handien eman digun irudia izan da. Uztailaren 1ean, San Martzial eguna pasata, Irungo Udaletxeak 19:00tan Zabaltza plazan ekainaren 24ean izandako eraso matxista salatzeko konzentrazioa deitu zuen.

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak, Paco Carrillo jenerala buru, konzentrazio horretan partehartu zuen, azkeneko urteetan parte hartu duen moduan. Bere ondoan, Alardea babestu eta laguntzen duten GordeZAN, Pagoki, Mugarriluze eta Emakume Irundarrak elkarteak zituen. Ehun bat persona parte hartu zuten elkarretaratze horretan, hainbat hutsune zeuden, hala nola, aurreko egunean Alardea erabiliz berdintasunaren inguruko lezioak ematera etorri zirenak: Izaskun Landaida (Emakundeko zuzendaria), Eider Mendoza (Gipuzkoako Batzar Nagusien Lehendakaria), Maddalen Iriarte (Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkaria), Xabier Olano (Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduren Ordezkaria), Maria Eugenia Arrizabalaga (Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-ren ordezkaria), Mertxe Agundez (Arartekoaren albokoa). Ekainaren 30ean bai, uztailaren 1ean ez, lotsagarria.

Idatzi hau emakumeen aurkako EDOZEIN ERASO SALATZEKO erabili nahiko genuke, beti egin eta egingo dugun moduan. Bestalde, berriro ere, EPAITEGI GORENAK ESANDAKOA gogorarazi nahi dugu, hau da, San Martzial Alardea EZ DA BAZTERTZAILEA. Beste edozein iritzi gezurra du oinarri, eta erakundeetan parte-hartzen duten pertsonei, beraien iritzi pertsonal eta politikoen gainetik, sententzia EZAGUTU, BERRETSI eta ONARTZEA eskatzen diegu. Eta San Martzial Alardea etekin politikoa ateratzeko erabili nahi dutenei ere beraien jokabidea aztertu eta egiari men egitea dagokie, Alardea ez instrumentalizatuz.

Arazoak arazo, beste behin alaitasun eta zintzotasunez beteriko Alardea egin dugunez pozik gaude. Bere esanahia eta formak aldatu eta iritziak inposatu nahi dituzten arren, aurtengo erasoek erakusten duten moduan. San Martzial Alardea defendituko dugu, lanean jarraituz, gure hiriko emakume eta gizon libreen babesarekin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies