ALARDEKO TRADIZIO BATEKIN BETEZ
2018(e)ko Ekainak 13
LASTARGINAK BERAIEN 20. URTEURRENA BOROBILDU NAHI DUTE
2018(e)ko Ekainak 25
ALARDEKO TRADIZIO BATEKIN BETEZ
2018(e)ko Ekainak 13
LASTARGINAK BERAIEN 20. URTEURRENA BOROBILDU NAHI DUTE
2018(e)ko Ekainak 25

BUENOS AMIGOS ETA URANZUREN ZIGILU PERTSONALIZATUAK

Azken urteotan Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak beste infanteria konpainietako zigiluak atera ditu. Bihartik aurrera Amaia Kultur Zentroan egongo den XX. Filatelia Erakusketan jarriko dira ikusgai

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak Buenos Amigos eta Uranzu konpainietako zigilu pertsonalizatuak ezagutzera eman dituzte; zigilu horiek Amaia Kultur Zentroan ekainaren 14tik 17ra bitartean egingo den XX. Filatelia Erakusketan jarriko dira ikusgai.

Aurkezpena

Irungo San Martzialeko Alardeak Buenos Amigos eta Uranzu konpainietako armarriak irudikatzen dituzten pertsonalizatutako beste bi zigilu ditu. 2010ean atera ziren Behobia eta Bentasko zigiluekin, 2012an ateratako Meaka eta Bidasoakoekin, 2014an ateratako San Migel eta Olaberriakoekin eta 2016an Ama Shantalen eta Anakaren zigilu pertsonalizatuekin bat egiten dute.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak, bere ibilbide historikoari jarraituz, posta-zerbitzura, bi urtean behin, Alardearekin eta Irungo jaiekin lotutako zigilu eta posta-markak eskatzen jarraituko du. Zigiluak erakusketan bertan erosi ahal izango dira. Gero ere, Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen egoitza sozialean (Foru kalea, 2-2. Eskuin) edo filatelicabidasoa@filatir.org helbide elektronikoaren bidez.

Historia

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak zigilu eta txanpon erakusketak antolatu izan ditu 70. urtearen amaieran sortu zenez geroztik. Erakusketa horiek urtero egin ohi dira: urte bikoitiak filateliari eskaini zaizkio (zigiluak, filatelia-aurrea, eta abar) eta bakoitiak numismatikari (txanponak, billeteak, eta abar). Filatelia erakustaldiekin bat etorriz eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen eskaerari kasu eginez, Posta-zerbitzuak urteotan zehar hainbat posta-marka atera ditu, horrelako ekitaldietan egin ohi den moduan, erakusketa bakoitzak irauten duen egunetan erabiltzeko.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeari eskaini dizkio hainbat eta hainbat posta-marka, horietako asko elkarteko kideek edo hemengo artistek diseinatuak:

1980: Kantinera                                                          1996: San Martzialeko ereserkia

1981: Alardearen mendeurrena                               1998: Zalditeriako Eskolta

1982: Jenerala                                                             2000: Zalditeriako Kantinera

1984: Eskopetaria                                                        2002: Banderaduna

1986: Artxeroak                                                           2004: Turutaria

1988: Desfilea                                                             2006: Baseliza

1990: Kanoiak                                                             2006: Karabina eta danborra

1992: Danborrada                                                        2008: Komandantea

1994: San Juanen ikuskaketa egiten

Posta-marka horietaz gain 2006ean Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen, Herri Jaiei buruzko serie baten barruan. Zigilu horrek Gaspar Montes Iturriozek 1951eko jaiak iragartzeko egindako kartela erreproduzitzen du.

Erakusketa ostegun eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara, larunbatean 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 12:00etara egongo da irekita.

Sergio Aranak, Buenos Amigos Konpainiako kapitainak, azpimarratu du “ohore bat da gure konpainiako irudia gutun-azalean agertzea”. Azken urteko lan eta kolaborazioarekin jarraitzen dugu eta pozgarria da aurten Uranzu eta Buenos Amigosi egokitu izana”, gehitu du Iñaki Arzuagak, Uranzu Konpainiako kapitainak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies