San Miguel konpainia
5. kompainia
San Miguel konpainiak 1901eko alardean hartu zuen parte lehenbiziko aldiz. Konpainia Irungo erdialdean sortu zen eta horrexegatik deitu zitzaion Herriko Lehen Konpainia.
Danborrada haren bila joaten da ekainaren 30ean, eta gero Urdanibia plazarantz abiatzen dira; izan ere, tradizioz eta bere eskubideagatik, plazan sartzen den lehen konpainia da San Migel konpainia.
San Migel harro egon daiteke San Martzialeko Alardean bi konpainia eduki izanagatik. 40. eta 50. hamarkadetan izan zen, eta bigarrenak RENFE konpainia zuen izena, Saturnino Ibargoyen izanik sortzailea, gero Alardeko jenerala izango zenaren aitona, hain zuzen ere.
Auzoan kale bat baldin badago bere kantineren emozioa partekatu eta gozatu duena, Lucas de Berroa da. San Migel konpainiako hamar kantinera kale horretan jaioak ziren. 1950. urtera arte Antzaran deitzen zitzaion izen bereko baserriko lurretan egoteagatik.
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
www.compañiasanmiguel.com | ciasanmiguel@gmail.com | Facebook Twitter Youtube |