Meakako Kompainia
3. Kompainia
San Martzialeko Alardeko zaharrenetakoa da Meaka konpainia eta 1881. urtean ageri da jada. Meaka auzoa, Arbesko Errota, Bertsolari Uztapide eta Ermita kalea hartzen zituen. Konpainia honen ezaugarri berezia da ez dela kantineren bila beren etxeetara joaten, baizik eta Errotazarren biltzen diren lekura joan behar izaten dute kantinerek.
Infanteriako hirugarren konpainia da eta urteren batean Behobiak ez balu desfilatuko, Irungo Bandera eramatea tokatuko litzaioke. Anekdota gisa, entseguetako batean, auto bat izugarrizko abiaduran sartu zen kurba batean eta ia aurrean eraman zuen konpainia erdia. Soldadu batzuek ibaira bota zituzten beren buruak. Gaur egun 375 - 400 soldadu artean ditu Meakak.
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
http://meaka.sanmarciales.com | Facebook Twitter |