Azken Portu konpainia
14. konpainia
Orain dela urte gutxi batzuk arte, Azken Portu Konpainiak ez zuen ezagutzen 1980. urtean berregin baino lehenagoko historia.
Halabeharrez, berregin zeneko hogeita bosgarren urteurrena gogoratzeko liburua argitara emateko informazioa biltzen ari zirela, fotokopia batzuk egitean, José Miguel Ochotecoren bitartez jakin zen, hark adierazi batzuen Konpainiako Kapitain zahar baten biloba zela, eta konpainiak 1980. urtea baino askoz ere lehenagotik hartu zuela parte Alardean. Fotokopietan aipatzen zen Azken Portu Konpainia 1980. urtean sortu zela Artiako 54. Poligonoa eraiki ondoren. Hala ere, José Miguel Ochotecok zioen bere aitona, Francisco Aguirre Recarte, konpainiako Kapitain izan zela 1923. urtera arte, eta urte hartan dolutan egon zela aita hil berria zuelako urte berean. Ezin izan dugu jakin konpainiak zergatik utzi zion Alardean parte hartzeari, baina itxura guztien arabera, dolu urte haren ondoren, Francisco Aguirrek ez zuen berriro konpainiaren buruzagitzarik hartu eta erreleborik gabe gelditu zen agintean.
Garai haietan, Irungo biztanle kopurua ez zen inolaz ere gaurkoa eta aldameneko konpainien artean ere borroka ibiltzen ziren kantinerak lortzeko, auzo batzuetan neska gazte gutxi baitzeuden, landa eremuetakoetan bereziki.
Ustekabeko aurkikuntza horretatik aurrera, José María Arina Zapatak argitaratutako liburu batean, Azken Portu Konpainiako 1907. urteko kantineraren argazkia aurkitu zen, Francisca Olazabal andrearena. Eta geroago, Azken Portu Konpainiako kideek beste argazki bat aurkitu zuten 2000. urtean, 1910eko kantinerarena, Casilda Olazabal andrea, hain zuzen ere. Horrek guztiak baieztatzen du Azken Portu Konpainiak San Martzialeko Alardean parte hartu zuela XX. mendearen hasieran.
Hemen jeitsi dezakezu bazkide egiteko eskaera-orria: Impreso Solicitud de nuevos socios 202_
web orria | posta elektronikoa | sare sozialak |
Blog Azken Portu | azkenportukonpainia@gmail.com | Facebook Twitter |