Ama Xantalen konpainia
7. Konpainia
1919. urtean sortu zuen Angel Martin jaunak Ama Xantalen konpainia, alarderik gabe lau urte eraman ondoren Lehen Mundu Gerra izan zen bitartean. Alardean parte hartzeko eskaera ahoz egin ondoren idatziz egiteko eskatu zioten. Ama Xantalen da baldintza hori eskatu zitzaion konpainia bakarra, eta horrenbestez, konpainiaren historian gelditu zen 1919ko maiatzaren 12an Irungo Jai Batzordeko Lehendakari jaunari zuzendutako gutuna.
"Herrikoak" deituriko konpainietan, hauxe da, auzo historikoetako bat ordezkatzen ez duten konpainietan bigarrena da Ama Xantalen.
Konpainiak Ama Xantalen ermitari zor dio izena. Estebenea ibaiaren ertzean, Gipuzkoako probintziako kristauen aztarna zaharrena da ermita hori eta nekropoli erromatar baten hondakinak eta I. mendea baino lehenagoko tenplu bat aurkitu ziren barnean. Ermitaren ondoan, konpainiak urtero geldirik egiten du entsegua.
Larretxipi kalearen eta Urdanibia plazaren arteko elkargunea da konpainia honen topalekua eta abialekua. Ertz horretan zegoen guztiok gogoan dugun Goiburu taberna.