Alardealdia

Erlazionatutako ekintza

Zer da?

Alardealdia urtero egiten da Irunen eta hainbat taldek antolatzen dute Alarde tradizionala bultzatzeko eta hura antolatzeko funtsak biltzeko. Goizean goiz jende ugari biltzen da Alardearen inguruko jai honetan eta 7 kilometroko ibilbidea egiten dute Irungo landa eremuan barrena. Ibilbidean zehar atseden gune ugari izaten dira, eta haietan ez dira falta izaten ez musika eta ez hamaiketako bikaina indarrak hartzeko.

Ekimen hau 1998. urtean sortu zen Irungo Alardearen egoeraren ondorioz eta Alardea egiteko diru laguntza publikorik ez izateagatik, beste erakunde batzuentzat egiten ziren ekitaldiak imitatuz. Alardearen aldeko ekitaldi guztiz jendetsu bilakatu da denborarekin eta, beste zenbait ekintzaz gainera, urtero jende ugari biltzen ditu aldez aurretik markatutako ibilbide horretan, tartean jarduera eta ikuskizun ugari aurrera eramanez.

Alardealdiaren abestia

Hitzak: Mikel Garikoitz & Jorge Jimenz Bech.

2018ko Alardealdia

Egun: igandean, maiatzaren 27an
Ordu: 09:00
Leku: Urdanibia plaza

Ibilbidea

Ibilbidea Urdanibia plazan hasten da eta Arbes aldera jarraitzen du, Blaian gora igo eta San Martzial mendira igotzeko errepidetik segitzen du Aldabe baserrira iritsi arte. Gero, Meakara jaisten da eta Ola sagardotegi aldera jarraitzen du. Han, Ibarburu baserrirantz bideratzen da, Larreaunditik igarotzen da eta berriro ere Urdanibia plazan bukatzen da. Ibilbidean zehar trikitilari, txistulari eta dantzari taldeak, txarangak eta abesbatzak ibiltzen dira parte hartzaileekin batera.

Nahi duten guztiek txu-txu trena har dezakete ibilbidea egiteko. Trena Santa Elena kaletik ateratzen da eta goiz osoan ibiltzen da.

Txikienentzat gaztelu puzgarriak jartzen dira eta jolasak antolatzen dira Larreaundiko gunean. Haurren gunean pintura eta makillaje tailerrak izaten dira eta begirale espezializatuen talde batek prestatzen ditu txikienentzako jolasak, jaiarekin loturik.

recorrido-Alardealdia-2017-01

Guneak

Ibilbidean zehar banatuta dauden gune guztietan izaten dira atseden hartzeko lekuak. Zenbait postu ere jartzen dira txistorra, solomo eta tortilla pintxoak dastatzeko, eta baita taloak eta era guztietako edariak ere.

Horrez gain, Urdanibia plazan ere ematen da pintxoak dastatzeko ekitaldi tradizionalaz gozatzeko aukera. Dastaketa horretan hiriko hamabi gastronomia elkartek hartzen dute parte eta pintxoen prezioa euro 1 izaten da. Pintxo datatze hori 11:15ean hasten da eta izakinak bukatzean amaitzen da.

Ibilbidean zehar eta guneetan Alardearekin loturiko artikuluak saltzen dira, eta Batzordeak jarri dituen salmenta puntuetan erosi ahal izaten dira. Berrikuntzen artean aurki ditzakegu baloiak, eskumuturrekoak, pontxoak, linternak edo banderak Irungo eta Alardeko armarriekin.

Gogoratzekoa da Alardealdiaren antolakuntza lanetan 400 lagunek baino gehiagok hartzen dutela parte.

14:30ean hasten da herri bazkaria. Bazkaltzeko tokian ere badago taberna bat eta musika 22:30 arte.

Noticias relacionadas

2024(e)ko Maiatzaak 3

ALARDEALDIAK 25 URTE BETETZEN DITU ETA AURTEN MAIATZAREN 26an OSPATUKO DA

Aurtengo omendua José Antonio Aguirre izango da, Dunboako bere lokala dohainik uzten duena Agintarien Batzordeari Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak, hala nola Alardealdiaren lantaldeko emakume elkarteak, erakundeak eta elkarte gastronomikoak, Alardealdiako 25. edizioa gaur Urdanibia Enparantzan aurkeztu dute, datorren maiatzaren 26an, igandea, oharkabean igaroko ez den urteurrena. 25 urte […]
2023(e)ko Maiatzaak 4

ALARDEALDIAREN 23. EDIZIOA MAIATZAREN 28AN OSPATUKO DA

Aurtengo omendua Iñaki Cienfuegos izango da, Alardealdiaren logotipoaren diseinatzailea Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak, hala nola Alardealdiaren lantaldeko emakume elkarteak, erakundeak eta elkarte gastronomikoak, Alardealdiako 23. edizioa gaur Urdanibia Enparantzan aurkeztu dute, indartua itzuliko den ekitaldia: jarduera gehiagorekin, gazteen parte-hartze handiagorekin antolakuntzan eta teknologia berrien eransketarekin. Ohiko ibilbidea berritasun […]

Alardealdia

Erlazionatutako ekintza

Zer da?

Alardealdia urtero egiten da Irunen eta hainbat taldek antolatzen dute Alarde tradizionala bultzatzeko eta hura antolatzeko funtsak biltzeko. Goizean goiz jende ugari biltzen da Alardearen inguruko jai honetan eta 7 kilometroko ibilbidea egiten dute Irungo landa eremuan barrena. Ibilbidean zehar atseden gune ugari izaten dira, eta haietan ez dira falta izaten ez musika eta ez hamaiketako bikaina indarrak hartzeko.

Ekimen hau 1998. urtean sortu zen Irungo Alardearen egoeraren ondorioz eta Alardea egiteko diru laguntza publikorik ez izateagatik, beste erakunde batzuentzat egiten ziren ekitaldiak imitatuz. Alardearen aldeko ekitaldi guztiz jendetsu bilakatu da denborarekin eta, beste zenbait ekintzaz gainera, urtero jende ugari biltzen ditu aldez aurretik markatutako ibilbide horretan, tartean jarduera eta ikuskizun ugari aurrera eramanez.

Alardealdiaren abestia

Hitzak: Mikel Garikoitz & Jorge Jimenz Bech.

Abestia .mp3 deskargatu

icon-music

left

#dd3333

#ffffff

2

3

grid

3

date

DESC